Han eta Hemen | 2022ko Abenduaren 08a

Sozial ekintza: lanbideen eguna

Etcharryko formazio zentroak, abenduaren 6an, Angeluko Ozeano Espazioan, sozial sailean diren formazio desberdinak eta ondorioz lanpostuak presentatzeko eguna antolatu du.

Etcharry formazio zentroa 1963an sortua, garapen sozialeko, prestakuntza profesionaleko eta goi mailako hezkuntzarako erakundea da. Osasun saileko eta mediku-sozialeko sektoreko enpresaburuek dute kudeatzen, hego Akitanian 2.000 lanpostu baino gehiago ordezkatzen dituena.

Lanbide sozial eta...

Han eta Hemen | 2022ko Abenduaren 08a

Bake artisauak auzitaratuak

Jon Parot eta Jakes Esnal aspaldiko urteetan preso zirela eta, anitz mobilizazio iragan dira. Bake artisauek premiazko egoera baten aitzinean izanez, erabaki zuten blokatze eguna antolatzea, preso horien egoera kritikoak hala eskatzen zuelako, eskubideen aplikazioak prokuradorearen jarrerari gaina hartu behar ziolako.

Uztailaren 23an Ipar Euskal Herriko hamar bat tokitan, ehunka herritarrek bideak blokatu zituzten. Parte hartu zuten 1.700 pertsonetatik bakoitzak bazekien eta asumitzen...

Azalekoa | 2022ko Abenduaren 01a

Eusko moneta: tokiko ekonomia, ingurumena eta hizkuntza garatu

2013az geroztik Ipar Euskal Herrian Eusko deitu moneta erabil daiteke. Kasik hamar urte plantan jarri egitasmoa zertan den, Xebax Christyrekin puntu bat egin dugu.

Gure Hitza | 2022ko Abenduaren 01a

Pipitak

Munduak Qatar herrialdeari buruz itzuliak ditu begiak, han iragaiten ari den munduko futbol kopak tirriaturik. Zenbait asterentzat bazterrean utziz nahasmendu handiek sustatutako griñak, Ukrainaren kontrako gerla, Irango errepresio salbaia, beroketa klimatikoaren ondorio latzak, ekonomiaren tinkaldia eta beste. Ene ustez, haatik, jendeak ez du aski pisatzen zer den mundial hori. Zentzugabekeria hutsa, petrolio eta gasaren diruarekin erositako zirku nazkagarria, munduko handi-mandi...

Han eta Hemen | 2022ko Abenduaren 01a

Merkataritza eta Industria Ganbara (CCI): energia-kostuen gorakadaren aitzinean

Azaro hondarrean Merkataritza eta Industria Ganbaren biltzar nagusia iragan da. Karia horretara André Garreta presidenteak mozio bat bozkara ekarri du.

Duela urtebete, Europar Batasuneko eskualde guzietan energiaren prezioak gora egin du. Errusiak eragindako Ukrainako lurraldeetako gatazkak eta Europar Batasunak erabakitako herrialde hunen kontrako zigor neurriek, energia krisia ondorioztatu dute.

Erregailuen prezio emendatze handia dela eta, enpresak kezkatuak dira. 2021eko...

Han eta Hemen | 2022ko Abenduaren 01a

Hazitegia: Heletan enpresak biltzeko gunea

Joan den astean Peio Etxeleku Heletan kokatua den Agour enpresako arduradunak, "Hazitegia" sortu proiektu berria presentatu du. Mugaz gaindiko lehena da, laborantza sektorean lan egiten duten edo(ta) garatu nahi duten enpreseri idekia da, gune hortan plantatzen ahalko dira. Azaroaren 22az geroztik ofizialki hautagaitzak pausatzen ahal dira.


"Hazitegia" Euskal Herriko lurraldean eta mugaz gaindiko harreman sendoan oinarritzen da. Ezaugarri bikoitz horrek erran nahi du sortzen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016