Azalekoa | 2023ko Urtarrilaren 12a
Larrazken huntan Munduko Mus txapelketan, amikuztarrekin batean, ibili dira aihertar batzuk. Egin duten bidaiaren berri ukan dugu.
Ipar Euskal Herritik... Munduko Mus Txapelketara
Istantean hiru hilabete du, Ipar Amerikan gaindi bi asteko bidaia ederra eginik Jaki Biscay eta Pette Ospital aihertarrak eta hauen lagunak sartuak direla. Munduko Mus Txapelketa Ipar Amerikan iragaiten baitzen, Idahoko Boise hirian, amikuztarren Frantziako txapeldunen parte...
Gure Hitza | 2023ko Urtarrilaren 12a
Baserri giroa maite duenak urtarrilaren 29an Baigorriko elizan entzuten ahalko ditu lehengo eta gaurko baserriko bizimodua aipatzen duten kantuak eta bat-bateko bertsuak. Mende batez, mendialdean eta zelaiguneetan bizitzeko moldeak azkarki aldatu dira, onerako eta txarrerako. Bistan da onerako hortan sartzen direla gaurko egunean etxaldeetan dituzten beharrezko tresnak eta lanerako baldintza hobeak. Aldiz, alde txarretan dago etxalde ttipi anitzen desagertzea, beste zonbaitetan...
Han eta Hemen | 2023ko Urtarrilaren 12a
Abenduan Euskal Elkargoko batzorde iraunkorra bildu da, mendi gunetan lotura soziala azkartzeko 80.000 euroko diru laguntza bozkatu du, martxan jarri "Lider Euskal Mendia" programaren baitan. Isolamenduaren kontra borrokatzeko eta herritarren edo(ta) belaunaldien arteko elkartasun berriak sortzen laguntzen duten tokiko ekimenak sustatzea du helburu.
Pausatuak izan diren 57 proiektuetatik, hautetsiz, jendarteko zibileko ordezkariz, saridun ohiz eta Euskal Elkargoko eragilez osatu...
Azalekoa | 2023ko Urtarrilaren 05a
Euskal Argentina elkarteak bi urtetatik antolatzen duen bidaiari Macachin herrian eman dio lehen urratsa. Hona hemen han gaindi iragan egunen bilduma.
Gure Hitza | 2023ko Urtarrilaren 05a
Urtea ziztu bizian joan zaigu, kasik oharkabean, bere alde on eta txarrekin, Menanek ere aitzin hortan idazten zuen bezala. Nago ea adinean aitzinatu arau ez ote den lasterrago iragaiten! Urte bukaera arrunt eztia suertatu zaigu. "Eguberri kanpoan, Pazko sutondoan", hori entzun diogu euskal irratietatik aroaz hain jakintsuki mintzatzen zaigun Jean-Louis Harignordoquy adiskideari. Bai, aroa zinez eztia ginuen azken aste horietan eta bestak ere eztiki iragan...
Han eta Hemen | 2023ko Urtarrilaren 05a
2021eko azaroan Garapen Kontseiluak eta Langile Gazte Etxeak (LGE), Ipar Euskal Herri barnealdean 16 eta 29 urte bitarteko gazteen beharrak etxebizitza arloan zein ziren jakiteko inkesta egin zuten. Langile Gazte Etxeak laguntza pertsonalizatuak eskaintzen ditu, gazteak beren bizitzarako eragileak izan daitezen.
Gazteen etxebizitzaz arduratzen den elkartea, gaur egun euskal kostaldean kokatu parkea kudeatzen badu, proiektu baten burutzen ari da, barnealdean garatzeko xedearekin....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016