Han eta Hemen | 2023ko Otsailaren 16a
Otsailaren 4an, Euskal Elkargoko osoko bilkura iragan da, 2023rako aurrekontuen norabidea presentatua izan da, bozkarik izan gabe.
Hastapenean Euskal Elkargoaren buxeta sendoa zela errana izan da, inflazioaren goratzea eta langileen soldata masa ordaindu beharra izanik ere, 2023ko aurrekontuak amortizatu ahalko dira zerga tasa emendatu gabe.
Puntuz-puntu txostena Renée Carrique 1. presidenteordeak, giza baliabideen arduraduna eta Kotte Ecenarro 2. presidenteordeak, finantza...
Han eta Hemen | 2023ko Otsailaren 16a
Joan den astean Baionan den Departamenduko Kontseiluaren egoitzan, Bizi mugimenduko 20 militantek bi banderola zabaldu dituzte. Ekintza horren bidez mugimenduak salatu nahi ukan du Abiadura Handiko Trenaren proiektua. Ingurumenaz arduratzen den elkarteak zioen jendarte zibila eta Euskal Elkargoa kontra izanikan ere, Departamenduko Kontseiluak, bere lehendakaria barne, proiektuaren alde segitzen duela.
2021eko abenduan, Euskal Elkargoko hautetsien %80ak bozkatu zuen proiektuaren...
Azalekoa | 2023ko Otsailaren 09a
Sagardotegietara itzuli baten egiteko sasoia abiatua da, Herriaren irakurleetan ere hain segur. "Euskal Sagardoa" apelazioaren pean ari diren ekoizleek txotx denboraldia "Bertako plazerra da sagardoa" lema pean abiatu berri dute. Unai Agirre egiturako koordinatzailearekin hitz egin dugu.
Gure Hitza | 2023ko Otsailaren 09a
Elurra aipu duten abesti hunkigarrienetan bat dugu Mixel Labeguerieren "Elur egin du gau huntan", Erramun Martikorenak behin baino gehiagotan miresgarriki kantatua. Haur denboran abendu hondarretan elurra gogoan ukaiten baginuen, joan den Eguberriko eta Urtatseko haize hego epelak urrietakoaren eite bazuen. Opor denboran elur lerra lekuetara joaitea amestua zutenak elur faltarengatik nahigabetuak bazauden, artzainak ez zitazkeen kexu, beren ardiak egunero pentzeetara atera...
Han eta Hemen | 2023ko Otsailaren 09a
"Euro-eskualdeko Berrikuntza" proiektu deialdia 2015ean sortu zen, euro-eskualdeko ekonomia lehiakorra garatzen laguntzea du helburu, aditu eragileak elkarrekin bateratuz.
Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak osatu Euro-eskualdean, 6 proiektu babestu ditu, osasunaren, laborantzaren, fabrikatze berrikuntzaren, aeronautikaren eta eraikuntza iraunkorraren alorretan. Urtarril hondarrean, Euro-eskualdeko bulegoa bildu da, 2022ko "Euro-eskualde Berrikuntza" proiektuaren barne, hautatu...
Han eta Hemen | 2023ko Otsailaren 09a
Euskaltzaindiak omendu ditu aitzineko urtean hil diren euskaltzainak, izan oso, emeritu, ohorezko ala urgazle. Urtarrilaren 27an omendu ditu, Donostiako Luis Villasante Euskararen Iker-gunean. Ekitaldia aurreskuarekin hasi da, ondotik banan-banan jaz hil diren zazpi euskaltzainen aipamena egin da.
Pello Zabala idazle eta ohorezko euskaltzain gipuzkoarra, Paulo Agirrebaltzategi ohorezko euskaltzainak bere ibilbidea oroitarazi du. Pello Zabala Euskal Herri osoan biziki...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016