Azalekoa | 2023ko Otsailaren 23a

Ukrainarren sustenguz gaualdia

Larunbat huntan, otsailaren 25ean, Baigorriko elizan, ukrainarreri sustengua ekartzeko kontzertua antolatua da. Bilduko diren etekinak "Misja Medyczna" (mediku misioa) fundazioak du eskuratuko. Hobeki jakiteko fundazio horren misioa eta Ukrainako egoera zertan den, Ewa Dzieduszycki arduradunarekin bildu gira.

Gure Hitza | 2023ko Otsailaren 23a

Zahar eta gazte denak batera!

Libertimenduen garaian sartuak gira, Lekornen Baigura inguruko herriek lehen abiatzea egin dute, garaztarrek joan den igandean segida hartu dute, ondoko asteburuetan beste batzuk hartuko dutela. Gazteria negu huntan ez da geldirik egon, ikusgarri horien prestatzeko lanean ari izan da. Mezu xorrotxak, ikusleek beharria xut ongi segitu behar dituztenak. Zirtzilen jokoen artean dantzariak zangoak arin ikusgarri alegera bezain koloretsua eskaintzen dute, herriko plazak argitzen dituztela....

Han eta Hemen | 2023ko Otsailaren 23a

Estia ingeniari eskola: energia sailean autonomoa

Otsail hastapenean, André Garretak, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako bai eta Estia ingeniaritza eskolako presidenteak, Bidarten inauguratu du "Estia Berri" autokontsumo instalazio berria. Estreinaldira etorriak ziren Soltea eta Optera, instalazio obrak egin dituzten bi enpresak eta ENEDISek loturak.

Proiektua 2018an martxan jarri zen, gaur egun arrunt operazionala da. Sistema hau behar den garaian egina izan da, energia kostuak gora egin duela eta. Horren bidez nahi da...

Han eta Hemen | 2023ko Otsailaren 23a

"Bihar": ekologia formakuntzarako

"Bihar" Qualiopi gaitasun ageria duen elkartea da, enpreseri formazio profesionalaren bidez trantsizio ekologikoaren alde lan egiten du. Joan den astean elkartearen xedeak aurkeztuak izan dira, proiektua konstatazio konkretu batetik abiatua dela errana izan da. Ingurumen sailean enpresetan eta kolektibitateetan ari diren langileen formatzeko beharra aurreikusi da.

Elkarteak bi misio ditu: trantsizio ekologikoaren inguruan formatzaile adituak saretzea eta aitzin aipatu egitura...

Azalekoa | 2023ko Otsailaren 16a

"Allo Amatxi" jendeen zerbitzurako elkartea

Catherine Hitte da "Allo Amatxi" deitu elkarte hunen bultzatzailea, atzeman dugu Ezpeletan kokatua den egoitzan, obrak doi-doi bururatzen ari direla.

Gure Hitza | 2023ko Otsailaren 16a

Zanpantzar

Ihauteria denboran, Zanpantzar ez da sekulan hain urrun! Alabainan, gutien ustean agertzen da nunahi! Batzutan izena hitz bakar batekin idazten da, Zanpantzar beraz, Elhuyar hiztegi aberatsa ere hortarik ari da, bainan ikusten da ere bi hitzetan, Zan eta Pantzar. Bi hitzeko hori egokiago ote da? Ez dut nik trenkatuko auziño hori, bainan baditake halere hala izaiten ahal den, jakinaren gainean izen hori biarnesetik jina zaukula. Biarnesez ardurenean idazten da Sent Pançart, bi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016