Han eta Hemen | 2023ko Martxoaren 30a
Berako Herriko Etxean bildu dira: Jean-Jacques Lasserre Departamenduko presidentea eta Jean-Pierre Mirande presidenteordea mendien eta mugaz gaindiko lankidetzaren arduraduna, José Maria Aierdi Nafarroako presidenteordea, Joseba Erremundeguy Euskal Elkargoko mugaz-gaindiko delegatua, Aitor Elexpuru Berako auzapeza, harekin zirela Azkaineko, Urruñako eta Ziburuko ordezkariak. "LaRhun-E" proiektua presentatu dute, E hizkiak "Elgarrekin, Ensemble, Encuentros" adierazten du....
Han eta Hemen | 2023ko Martxoaren 30a
Euskal Elkargoak etxebizitzari buruz hartu dituen neurriak aurkeztu ditu, "ekoiztu-berritu-garatu" puntuen inguruan azalpenak eman ditu. Ura eta ekonomia sailekin batean, arlo hau elkargoaren 2023ko buxetan lehentasunetan sartu da, 20 milioi euro baino gehiago baztertuak baititu. Jendartean diren aldaketek, buraso bakarreko familien emendatzea, populazioaren zahartzea eta beste eskualdetatik heldu diren 3.000ko bat pertsonek, eskaintza eta galdearen arteko gehiegizko desoreka sortzen dute....
Azalekoa | 2023ko Martxoaren 23a
Baionan iragan den "Aniztasunaren Astearen" kari, martxoaren 1ean, Euskaldunen karrikan "Cafecito" deitu gunea ideki da. Elkarlana Lagunak da proiektuaren eramaile, mintzatu gira Emmanuel Lucante elkarteko presidentearekin.
Gure Hitza | 2023ko Martxoaren 23a
Astekari huntan berean eta oro har hedabideetan ingurumenari eta beroketa klimatikoari buruzko gaiak anitz aipatuak dira, aktualitatean leku handia hartua dutela. Orokorki jendarteak bereganatua du bide gurutze batean gaudela, gauzak ez badira hobetzen egoera kezkagarri bati buruz abian girela. Ez gira primaderan sartuak eta jadanik idortea aipu dela. Euriaren beharra denen solasetan da, uda hau nola iraganen den...
Han eta Hemen | 2023ko Martxoaren 23a
Euskal Konfederazioaren diren elkarteek beren kexua eta arrangura erakutsi dute, diru eskasagatik euskararen alde lan egiteko grina erakutsi dute. Gisa berean Integrazio Batzordeak, elbarritasun egoeran diren haurren inklusioa laguntzeko kanpaina abiatu du.
Azterketak euskaraz À¢'€'" Euskarari trabarik ez À¢'€'" Euskarak bizi behar du
Euskal Konfederazioan babespean, euskara alorrean lan egiten duten egiturek...
Han eta Hemen | 2023ko Martxoaren 23a
Integrazioa Batzordearen 2023ko kanpaina martxoan abiatu da. Aurtengo helburua, 116.000 euro biltzea da, Seaska ikastolen federazioko eskoletan, elbarritasun egoeran diren haurren inklusioa laguntzeko. Diru hori gero eta handiagoak diren beharreri erantzuteko baliatuko da.
"Inklusioak etenik ez du" da aurtengo lema, Hezkunde Ministerioak ez baitu gehiago bere gain hartzen bazkaltzeko denboran behar bereziak dituzten haurren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016