Han eta Hemen | 2023ko Maiatzaren 04a
Euskaltzaindiak eta Sü Azia elkarteak, Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin gauzatu duten ekintzaren berri eman dute, Baionako Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. Zuberoan, 1887. urtetik 1914. urtera argitaratu zen Armanak Àƒ'œskara edo Ziberouko Egunaria aldizkariaren ale guziak numerizatu eta denen eskura jarri dituzte Euskaltzaindiaren webgunean,...
Han eta Hemen | 2023ko Maiatzaren 04a
Departamenduko kontseilu orokorreko hautetsiak berrikitan bildu dira, alor desberdinetan diru-laguntzak bozkatu dituzte.
Azalekoa | 2023ko Apirilaren 27a
Herria astekariak, urtean zehar kazetaren osatzen laguntza ekartzen dutenak gomitatu ditu, aitzineko urteko berriak emanez, elkarren artean solastatzeko plazera hartuz. Aurten Banka herria hautatua zuen.
Gure Hitza | 2023ko Apirilaren 27a
Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia...
Han eta Hemen | 2023ko Apirilaren 27a
Euskal Herriko Etxe Ekoizleen elkartearen ohizko biltzar nagusia Domintxineko herriko gelan iragan da. Aitzineko urteko aktibitatearen bilana egin ondoan, etxe ekoizleak multzo ttipian bildu dira, garai hauetan kezkatzen dituzten gaiez gogoetatzeko. Lau atal nagusi agertu dira:
- Idortea, ur eskasia, ingurumenari lotu problematikak.
- Salmenta: aspaldiko partez batzuk beren ekoizpenak saltzeko arazoak dituzte.
- Inflazioa: saltzeko arazoez gain, ekoizteko karguak azkar...
Han eta Hemen | 2023ko Apirilaren 27a
Joan den larunbatean 3.000ko bat euskaltzale Baionara hurbilduak ziren, euskara biziarazten duten elkarteentzat baliabide gehiago eskatzeko eta aldarrikatzeko.
Manifestazioa abiatzean txalotuak izan dira Bordele-Baiona bizikletaz egin duten ikasleak, azterketak euskaraz pasatzeko galdea dela eta, zenbait egunez ibilbidea egina zuten larunbatean heltzeko.
Manifestazioaren bururatzeko hitzaldian, ikasleek brebeta euskaraz pasatzen ahal badute, garaipena partziala dela errana izan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016