Gure Hitza | 2023ko Maiatzaren 25a
Badira herriak kasik sekula aipatuak ez direnak. Ez du horrek erran nahi hiltzen ari diren herriak direla. Menturaz alderantziz, herri horietan giro baketsua eta lasaitasuna nagusi direlako seinalea da. Beste herri batzuk, aldiz, askotan dira aipatuak, aktualitate gorrian izateko ohitura dutela ere erran nezake. Horietarik da Senpere. Iragan martxoko herriko bozaldi burrunbatsuen hauspeko brasa oraindik bizi delarik, hara Herri Urrats gorabeheratsua bizi izan duela, ustekabeko...
Han eta Hemen | 2023ko Maiatzaren 25a
Maiatzaren 6an Euskaltzaleen Topagunearen biltzar nagusia eta Bidasoako Euskara eta Kulturaren azoka, Bera herrian antolatua izan da. Holakoetan ohartzen da hizkuntzaren biziarazteko, eskuin eta ezker borondatezko lan emankorrak antolatzen direla. Hala nola, eragile desberdinekin euskararen aniztasuna lantzen duen Euskaltzaleen Topagunea, zazpi eskualdeko euskaldunen artean zubi bat eraikiz. 25 urte betetzen ditu aurten eta lehendakaria den Kike Amonariz-ek harrera ezin beroa egin du....
Han eta Hemen | 2023ko Maiatzaren 25a
"Pack Jeunes 64" deitu planaren baitan, Departamenduak gazteentzat etxebizitzaren aldeko engaiamendua hartu du. Egoera horretan "Gazte langileen aterpetxeekin" lankidetza azkartu nahi du, horien autonomia sustatu nahian.
Helburua da formakuntzarako eta enplegurako sarbidea errextea, etxebizitza bermatuz. Arreta berezia egina da Haurtzaro Sozial Laguntzatik (ASE) heldu diren gazteeri. Langile gazteentzat muntatuak diren bost aterpetxeetan (Paue, Baiona, Angelu, Arzacq eta Tarnose)...
Azalekoa | 2023ko Maiatzaren 18a
Azken hilabeteetan Kanaldude Telebistak, hedapenerako pausu berriak eman ditu, Bidarrain kokatua den herri telebistak, hunen berri eman dauku
Gure Hitza | 2023ko Maiatzaren 18a
Langileak erretretaren erreforma ezin irentsiz ari direnean, jakiten da eurodeputatu ohi batzuk, kargu politikoa utziz geroz, 13.700 euro hilabetero hautetsi-erretreta hunkitzen dutela. Jakinez horrez gain beste irabaziak ere dituztela. 660 eurodeputatuen izenak agertzen dira, horietan 81 frantses eurodeputatu ohi.
Jauntto eta andere horien erretreta pagatzeko, Europako zergadunek beren moltsatik 118 milioi euro atera behar dituzte (frantses zergadunek 27,8...
Han eta Hemen | 2023ko Maiatzaren 18a
Urtero maiatzean hitzordua emana da Senpereko aintziraren inguruetan. Aurten ikastolen aldeko besta trabatua izan da, bezperan Senpere eskualdean eurite handiengatik aintzira inguruak hunkiak izan baitira. Seaska, Herriko Etxearekin eta estatuko seguritate zerbitzuekin bildu ondoan, elkarrekin erabaki dute antolamendua segitzea, besta gune batzuk hetsiz eta programazioa murriztuz. Kontzertuak eszena bakarrean iragan dira, bestaren abiatzea eguerdira gibelatua zela. Euskaltzaleek halere...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016