Gure Hitza | 2023ko Ekainaren 22a

Mendeburua

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta...

Han eta Hemen | 2023ko Ekainaren 22a

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalaren 27. edizioa

EHZ festibala Irisarrin iraganen da ekainaren 30etik uztailaren 2ra iraunen du. Antolatzaileek zioten bezala: "Sugea bezala EHZ-k sigi-saga segitzen du bere bidea, Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik iragan ondotik, aurten, laugarren urtez Irisarrin. 27 urtez eraikitako ondarean sustraituz, EHZ etengabe azal berritzen da: gaur eta biharko belaunaldiek, elkarlanean, esperientziak eta koloreak elkar-korapilaturik, EHZ-ren Herensugea gorpuzten dute. Urratsez urrats eta herriz herri,...

Han eta Hemen | 2023ko Ekainaren 22a

Barnealdearen antolaketa

Ekainaren 14an, Garapen Kontseiluko ordezkariek, Garazi-Baigorri eta Iholdi-Oztibarreko hautetsiekin eztabaidatu dute lurraldeko herrien arteko Tokiko Hirigintza Planaz (PLUi). Martxoan Garapen Kontseiluak, hautetsiekin batera, hasi gogoetaren azken bilkura zen.

Barnealdearen etorkizunari buruz egin ekarpenetik abiatu eta, Garapen Kontseiluak Iholdi-Oztibarreko, Garazi-Baigorriko eta Zuberoko elkargoko poloetan egin bilkuretan, bere ikusmoldea hautetsiekin partekatu ahal ukan du....

Gure Hitza | 2023ko Ekainaren 14a

Eskuin muturrarekin demokrazia lanjerpean

Bigarren Mundu Gerla bururatu zenetik, erregimen demokratikoan sartu diren herrialdeen kopuruak gora egin zuen. Gauzak aldatzen ari dira. Frantziako Fronte Nazionalarekin, Alemaniako AFDrekin, Italiako Ligarekin, berrikitan Espainiako VOX alderdiarekin, Europako eskuin muturreko alderdi politikoak ez dira sekulan hain gora izan.

Azken denbora hauetako gertakari batzuk, auzapez batzuen kontrako erasoak, kirolari batzuen laidoztatzeak larruaren koloreagatik,...

Han eta Hemen | 2023ko Ekainaren 14a

Hazkurri Bankuaren egoera

Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak urteko biltzar nagusia egin du, aitzineko urteko aktibitatearen berri eman du.

2022ko egoera

Aitzineko urteetako izurritearen ondotik, 2022ko urtean klima aldaketak, Ukrainako gerlaren ondorio zuzenak edo zeharkakoak, merkatuaren tentsioak sortu ditu. Herritar xumeek bereziki jasan behar ukan dute krisi energetikoa, erregailu, gas eta argi emendatzeak. Krisi ekonomikoaren inflazioa eta erosteko ahalmenaren beherakada...

Han eta Hemen | 2023ko Ekainaren 14a

Egoera ekologikoa: Herriko Etxeen engaiamendua

Ingurumenaren Munduko Egunaren karietara, Bizik Ipar Euskal Herriko itxuraldaketa ekologikoaren egoerari buruz, Herriko Etxeen kargualdi-erdiko emaitzak ezagutarazi ditu. Gaualdia hautetsien eta herritarren presentziarekin egin da, "Métam'Or Trofeoen" sari emaitearekin. Larrialdi klimatikoari buru egiteko engaiatuak diren Herriko Etxeak aipatuak izan dira, bai eta mementoan deus egin ez dutenak. Herriko Etxeen kargualdiari begira, azken 3 urteetako...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016