Han eta Hemen | 2023ko Ekainaren 08a

"Euskal Herria mundura"

2023ko Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko da. Lehen hiru etapak bere osotasunean gure lurraldeetan hasi eta bururatuko dira. Uztailaren 1ean Bilbo-Bilbo, biharamunean Gasteiz-Donostia eta uztailaren 3an Ipar Euskal Herrian sartuko da Zornotzatik abiaturik, Baionara heltzeko. Ondoko egunetan Zuberoan gaindi ere pasatuko da.

Hori dela eta Gure Esku, erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu herritarrak, Baionan agerraldia egin berri du, presente zirela Ipar Euskal Herriko...

Azalekoa | 2023ko Ekainaren 01a

Uraren zaintzea gaurko eta biharko erronka

Ur baliabideak zaintzea funtsezko gaia bilakatua da, bai ingurune naturalen biodibertsitatearentzat, bai pertsonen ala kabalen erabilerako. Euskal Elkargoak sail horretan gogoeta eramaiten badu, herri batzuk ere bide beretik doaz. Gamarte horietan da, Jean-Mixel Bicain auzapezak hunen berri eman dauku.

Gure Hitza | 2023ko Ekainaren 01a

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman...

Han eta Hemen | 2023ko Ekainaren 01a

800 bizikleta elektriko autozerbitzuan

Ekainaren 1etik aitzina, autozerbitzuko 800 bizikleta elektriko proposatuak izanen dira: Angelun, Baionan, Biarritzen, Bidarten, Bokalen, Ziburun, Getarian, Hendaian, Donibane Lohizunen Hiriburun, Ziburun eta Urruñan. Zerbitzu berri hau bizikletaren erabilera politika zabalago baten barnean kokatzen da, helburua da 2030erako bizikletaren erabilera %1etik %8ra pasatzea.

Mugikortasun Sindikatuak autozerbitzuko bizikleten operadoreekin egin deialdiaren ondotik, "Pony" Maine-et-Loiren...

Han eta Hemen | 2023ko Ekainaren 01a

Pantailak utzi!

Maiatzaren 23an hasirik ekainaren 1a arte "10 egunez pantailak utzi" kanpaina iragan da. Ekimen horretan, Euskal Herri osoan 50.000 haur eta nerabe baino gehiagok parte hartu dute, erakasle eta burasoen laguntzarekin. Tresna informatikoak garatuak dira (telebista, bideo-jokoak, kontsolak, tabletak, eskuko telefonoak...), gaztek anitzek erabiltzen dituztela eta, urtero 10 egunez deskonektatzeko kanpaina antolatzen da. Kanpainaren helburua da ttipitatik deskonexio digitalaren

lantzea,...

Azalekoa | 2023ko Maiatzaren 25a

Usain ona!

Joan gira Euskal Herrian gutitan aipatzen den ofiziale baten ezagutza egitera. Christian Louis usain egile maisua da (maître parfumeur), Bastidan kokatua du ekoizteko laborategia eta Ezpeletan "Usain ona" deitu saltegian plantatua da.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016