Azalekoa | 2023ko Apirilaren 20a

Euskal Kultur Erakundea elkarteen zerbitzurako

Uztaritzen kokatua den Euskal Kultur Erakundeak (EKE), partaide dituen 180 elkarteak biltzar nagusira gomitatu ditu. Aurten Donapaleuko Bideak gela xoragarrian egina izan da.

Gure Hitza | 2023ko Apirilaren 20a

Hizkuntzarik gabe Euskal Herririk ez!

Sortu girenetik, edozein izan bakoitzaren hizkuntza, musika soinu bat entzuten den bezala, gure beharrietan sartu da. Entzun dugun lehen soinu hori, gutarik batzuentzat euskara izan da. Hizkuntzaren erabilera sustraitua da pertsona bakoitzaren sortzean, kulturan eta izaeran. Komunikatzeko tresna baldin bada, beste hainbat funtzio betetzen ditu. Mintzatzen den lengoaiak komunitate batean identifikatzen gaitu, populazio multzo bat bateratzen du, kultura berekoak gira....

Han eta Hemen | 2023ko Apirilaren 20a

Elikagaien zentro berria

Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak eta Sylvie Durruty ekonomia sailaz arduratzen den presidente-ordeak, Resplandy kaian plantatuko den enpresa-gune berria aurkeztu dute, enpresaburuen presentziarekin. Elkargoaren esku den eremuan, laborantzako elikagaiak transformatzeko toki bat sortu nahi zuen.

9.000 m2ko espazioarekin, lehengo Mousserolles burdinoletatik hurbil kokatua, Aubard, Bamas eta Egarri Edariak enpresak gune berean instalatuko dira. Enpresa...

Azalekoa | 2023ko Apirilaren 13a

Ipar Euskal Herrian euskararen egoera

Euskaren Erakunde Publikoak (EEP), Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernamenduak elkarrekin Euskal Herri osoan egin den inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publikatu dituzte. Antton Curutcharry EEPko presidentea eta Amande Arin egiturako ebaluazio misio kargudunak Ipar Euskal Herriko emaitzen berri eman dute.

Gure Hitza | 2023ko Apirilaren 13a

Mugikor horiek...

Gauza frango bada, eta aspaldian, mugikor deitzen ahal direnak. Badira noiznahi mugitzen direnak eta beste frango artetan baizik ez. Gaurko egunean haatik, ardurenean mugikorra aipatzen dugularik izen hortako telefono bereziaz ari gira. Ikusi behar da alabainan azkarki sartua dela gure egun guzietako harat-hunatetan! Berrikitan, egundainokotan ukana du zernahi aipaldi, anitz tokitan ospatu baita lehen telefono mugikorra agertu zelako berrogoita hamargarren urtebetetzea. Ipar-Amerikan...

Han eta Hemen | 2023ko Apirilaren 13a

Eusko monetak 10 urte

Ipar Euskal Herriko tokiko monetaren 10. urtebetetzea da, apirilaren 15ean, larunbatarekin, Ezpeletan ospatuko da. Eusko Egunaren karietara urteurrena handizki ospatuko da. Kultura, ekonomia, laborantza, dinamika herrikoiak eta elkartasun dinamikak uztartzen dituen gertakaria izan nahi du. Eusko monetak sozial eta elkartasun loturak bultzatu nahi ditu. Urtez urte arrakasta handia bildua du, 4 milioi eusko baino gehiago zirkulazioan baitira, Europako tokiko monetarik handiena...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016