Azalekoa | 2023ko Martxoaren 16a
Ezti Etxea Makean kokatua den erlezainen kolektiboak, biltzar nagusia egin berri du. Erlezaintzan tokiko eta garapen iraunkorra laguntzeko proiektua da. Proiektu berritzailea da, erlezain afizionatu eta profesional guzieri idekia, hauen zerbitzurako tresnak bateratuak dira.
Gure Hitza | 2023ko Martxoaren 16a
Eta bai, udaberrian sartzera goaz. Legez-lege astelehenean hasiko da alabainan, martxoak 20 eta iraunen du ekainaren 21a arte.
Askok berantetsia dukete orobat. Nahiz badiren negua ere biziki maite dutenak, besteak beste elur tokietara usu joaiten diren horiek, toki horietan dela egiazko paradisua! Edo berdin neguan direlakoz Eguberri eta Urtats, bi egun zinez arraroak! Familietan edo(ta) lagunekin handizki preziatzen direnak.
Dena den,...
Han eta Hemen | 2023ko Martxoaren 16a
Merkatal eta Industria Ganbarak 2022ko portuaren trafikoaren berri eman du. Jaz portuaren trafikoa azkarki hunkia izan da, errusiar-ukrainar gerlarengatik, Itsaso Beltzetik hasia zen trafiko berria bat-batean gelditu zelako eta bigarrenik energia krisiagatik.
Faktore hauen konbinazioak Baionako portuan egin tonen beherakada adierazgarria eta ez ustekoa izan da, 2021eko urteari konparatuz %15,11 gutiago izan baita. Ukrainako portuen hesteak eta Errusiako merkatuetako...
Han eta Hemen | 2023ko Martxoaren 16a
Aitzineko larunbatean Euskal Elkargoko bilkuran hautetsiek luze eta zabal buxetaren inguruan eztabaidatu ondotik, arloka 516 milioi euroren buxeta bozkatu dute. Gaur-egun Euskal Elkargoak 1.200 bat langile ditu.
Azalekoa | 2023ko Martxoaren 09a
Hazparnen kokatu den FabLabea gunea berrikitan estreinatua izan da. Itzuli bat egin dugu hobeki jakiteko gune horren funtzioa zein zen. Matiu Bordato proiektuan parte hartzen duen hazpandarrak Francis Jammes karrikan kokatua den egoitzan errezebitu gaitu.
Gure Hitza | 2023ko Martxoaren 09a
Jakes Abeberry biarriztarra nortasun, kuraia eta kalapio handiko politikari argia zen. Nazioarteko gertakariak hurbiletik ikertzen zituen. Francoren altxamenduari ihes jin euskal kantari eta dantzari onen dohainak bereturik, ohartu zen bi Estatuk Euskal-Herria nola zapaltzen zuten. Maurice bere anaia abokatu famatuarekin trebatu omen zen Zazpiak Bat-en aurkariei buru egiten. Kasik 60 urtez idatzi zuen, abertzalegoaren etsaienganik barne, anitz irakurtua den Enbata...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016