Azalekoa | 2023ko Maiatzaren 11a
Arrosara hurbildu gira "Ehun urtez" deitu kabalkadaren prestatzen ari baitira. Herriko plazan jende multxo bat gure beha zauden eramaiten duten proiektuaren aurkezteko prest.
Gure Hitza | 2023ko Maiatzaren 11a
Hilabete huntan, besteak beste kantu hau entzuten da gure elizetan: "Maiatza da urteko sasoin ederrena, Amaren laudatzeko hautatzen duguna!". Batzuk beren ama dukete gogoan, beste frangok Jesusen ama. Egia erran, kantu berean eta beraz otoitz berean, biak ere elgarretaratzen ahal dira. Hazpandar laborari xahar batek bazuen haatik usaia, ez batere Elizaz trufatzeagatik, bera ere elizatiarra zen, igande guziz mezan ibiltzen, bainan bere lana gogoan, laboraria izanki-eta, usaia beraz...
Han eta Hemen | 2023ko Maiatzaren 11a
Astekari huntan aurkeztu ginuen "Bihar" trantsizio ekologiko, ekonomiko eta sozialeko sortu institutua, Euskal Elkargoaren, Industria eta Merkatal Ganbararen eta Ofizialeen Ganbararen sustenguarekin. Trantsizio ekologikoaren alde lan egiten du, ingurumen sailean enpresetan eta kolektibitateetan ari diren langileen formatzeko Qualiopi gaitasun ageria duen elkartea da. Lehen urrats bezala, enpresen beharrak zein diren jakiteko inkesta bat abiatu zuen, horren berri ukan dugu.
Han eta Hemen | 2023ko Maiatzaren 11a
Berrikitan Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) prentsa gomitatu zuen, laster abiatuko den euskarazko kazetaritza eskolaren berri emaiteko. EEPrekin batean hurbilduak ziren ekimen berri horretan partaide diren Paueko eta Aturri aldeko unibertsitatea (UPPA), Euskal Herriko Unibertsitatea (PUV/EHU), Bordeleko kazetaritza eskola (IJBA) eta Bordele-Montaigne unibertsitatea (UBM).
EEPko Antton Curutcharry presidenteak sar-hitzan azpimarratu du herritarren bizitzan hedabideak hizkuntza baten...
Azalekoa | 2023ko Maiatzaren 04a
"Information Jeunesse", "Mission Locale" elkartearen baitan den egiturak Donibane Garazin bulegoak baditu. Mintzatu gira "Gazte Info" sailaz arduratzen den Laetitia Urrutiarekin, barnealdeko gazte egoera zertan den aipatu dugu.
Gure Hitza | 2023ko Maiatzaren 04a
Jendea arrangura da ez ote giren ur eskasia iraunkor bati buruz abian. On da aski goiz gogoetatzea nola jokatu urte idorretan ur eskasiarik ez dadin izan: ura jendeentzat, azindentzat, landare eta zuhaitzentzat. Ur edangarria xuhurtzea gerta ditaike Lapurdin, hor baitira urtetik urtera beharrak azkarki emendatzen ari, biztanlegoa gero eta gorago doalako, etxe zonbaitek igerilekuek ere dituztelarik. Ur mozturarik ez dadin sekula gerta, hirietan jende gehiago...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016