Han eta Hemen | 2023ko Uztailaren 06a
Baratzezain, biper ekoizle, mahastizain, arbolazain, sendabelar... eta ekoizleek, ekainaren 20an jasan duten babazuza edo harri ekaitzak desmasia handiak eragin ditu. Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Idoki Etxe Ekoizleen Elkartea, ELB laborari sindikatua, InterAMAP eta Ezpeletako biper eta Irulegiko arnoaren sormarka sindikatuek laguntza deialdia zabaldu dute.
Deialdi bikoitza zabaltzen dute Euskal Herriko laborarien eta herritarren sustengua beharrezkoa baitute.
Lehen deialdia...
Azalekoa | 2023ko Ekainaren 29a
Udako oporrak hurbiltzen ari direla eta, Uda Leku elkarteak 1983 urtetik geroz euskaraz haurrentzat aisialdiak proposatzen ditu. Aurten elkarteak 40 urteak ospatzen ditu, karia horretara mintzatu gira Maddi Bordagaray elkarteko koordinatzailearekin.
Gure Hitza | 2023ko Ekainaren 29a
1983ko ekainean zendu zen Manuel Olaizola Uztapide, eskola zaharreko bertsulari maitatua. Ahetzen Mattin zenari bezala, ehorzketan 35 bertsularik bertsu bedera kantatu genizkion. 1909an Gipuzkoako Zestoan sortua, artzaintzan, ikazkintzan eta fabrikako lanetan arizan ondoan, Oiartzunera ezkondu zen. Gaztaroan, bertsu zahar anitz gogoz ikasirik, jin omen zitzaion bera ere bat-bateko bertsulari izaiteko gutizia. 1935ean hasia bertsuka jendaurrean,...
Han eta Hemen | 2023ko Ekainaren 29a
Ekainaren 20an estreinatua izan da Canopia etxetako hondakinen sailkatzeko zentro berria. Martine Bisauta Bil Ta Garbiko presidentea, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea, Maud Caruhel Akitania Berriko presidenteordea eta Antoine André Citeo erakundekoa eta sindikatu batzordeko hautetsiak presente ziren.
15,5 milioi euroko inbertsioa Bil Ta Garbi sindikatuarentzat
Urte hastapenaz geroztik hondakinen botatzeko aldaketak izan dira. Lehen...
Han eta Hemen | 2023ko Ekainaren 29a
Aitzineko astean Alda mugimenduak Biarritzeko egoitza turistiko bat okupatu du. Aldako militanteek apartamenduan sartzeko 450€ ordaindu ditu (3 gauentzat), jabeak alokatzeko eskubiderik ez zuelarik. Epe laburreko alokairu batentzat jabeak konpentsazio neurria bete behar du.
Elkarteak okupazio hunen bidez, 2023ko martxoan Euskal Elkargoak tentsio-eremuan diren 24 herrietan bozkatu konpentsazio neurria urratua izana salatu nahi ukan du. Aldak egoitza horien erregularizazioa eta...
Azalekoa | 2023ko Ekainaren 22a
Ekain hastapenean, Harribeltza munora deituak izan gira, bi arkeologo gaztek gain hartan egiten zituzten miaketen berri hartzeko. Suhuskuneko gainetan aurkitzen da Harribeltza, Landibarreko lurren juntan, Azkonbegi begi bistan daukagula. 478 metroko goratasuna dauka Harribeltzak. Tokiko jendeek Ilharramunoa deitzen dute. Batzuk diote Napoleonen garaiko gotorlekua dela gune hori. Errealki, protohistoriako gazteluzahar bat izan daiteke. Bost hektarea nonbait han estaltzen ditu. Arkeologian afizio
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016