Gure Hitza | 2023ko Agorrilaren 03a

Hurbiltzen ari...

Hemendik urte baten buruan Olinpiar-Joko lehiaketa guziz famatua hasiko da Parisen. Jadanik, urte bat aitzinerat beraz, ikaragarriko burrunba bada zoin-gehiagoka hori hurbiltzen ari dela-eta. Beharriak tutatzen ere gaituzte istorio horrekin. Egia da holako gertakari batek bazter guziak inarrosten dituela. Untsalaz alabainan zernahi joko motetan, mundu guziko jokolari hoberenak hor izanen dira eta denek erakutsi nahiko dute beren talendu nasaiena. Bilduko da jende anitz eta izanen da...

Han eta Hemen | 2023ko Agorrilaren 03a

Euskal Elkargoa eta Gipuzkoako diputazioa lankidetzan

Euskal Elkargoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzan, 2022an, Euroeskualdearekin, UIK Fundazioarekin eta lurraldetako unibertsitateekin batera, bi erakundeek mugaz gaindiko udako Iehen unibertsitateak antolatu zituzten. Aurten bigarren edizioa iragan berri da. Karia horretara Eider Mendoza Larrañaga Gipuzkoako diputatu nagusi berria eta Jean René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea, aitzin bildu dira, berekin zutela Joseba Erremundeguy elkargoko mugaz gaindiko...

Azalekoa | 2023ko Uztailaren 27a

Auñamendi: mendia ezagutaraziz, historiaren jabe izan

Auñamendi Bidarrain kokatua den aterpetxe-elkarteak, mende erdia pasa abiatu zela, 50 urteak ospatzen ditu. Hau dela eta, joan gira Beñat Auriol elkarteko presidentearekin hitz egitera.

Gure Hitza | 2023ko Uztailaren 27a

EITBko zuzendariei deiadarra

Euskal Herria loriatu zen 1982an euskal telebista sortu zelarik. Karlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta haren denborako kultur sailburuek argiki ikusia zuten euskarazko katearen beharra. Abiatu orduko, mendiek trabatzen ez zituzten herri guzietara heldu zen, hala nola Lapurdiko zati handienera. Bainan hatsarre hartan, Baxenabarren eta Xiberoan ez zen hura ikusteko molderik. Pizkundea deitu euskal kultur elkarteen federakundeko arduradunak azkarki mugitu ginen...

Han eta Hemen | 2023ko Uztailaren 27a

Iparralde 2040: gure geroa eskuetan har dezagun!

Garapen Kontseiluko kideak Itsasun bildu dira eta "Pays Basque 2040-Iparralde 2040" abiatzea adostu dute. Oroitarazteko, azken 30 urteetan, lurralde proiektuaren definizioaren inguruko oinarri bateratua eta mobilizatzailea, "Euskal Herria 2010" eta "Euskal Herria 2020" ekimenek sortu dute.

Ipar Euskal Herri mailan instituziorik ez zelarik, Garapen Kontseilua zen horren erdigune nagusia. Urrats horieri esker, ahal bezainbat eragile sozio-ekonomiko eta...

Han eta Hemen | 2023ko Uztailaren 27a

Lokarri: adinekoentzat

Etxebizitza krisiari erantzuteko eta adin bateko jendea etxean atxikitzeko, uztailean Lokarri deitu egitasmoa sortu da, belaunaldien arteko loturak sortzeko, biziarteko errentaren (viager) bidez. Departamenduak, EPFL-ek eta SOLIHA egiturek "Lokarri" hitzarmena izenpetuz, bizitza solidarioa zabaltzea erabaki dute. Departamendua eta EPFL biziarteko errentaren bidez egoitzen erosteko engaiatzen dira, familia gazteeri proposatuko direnak.

Adineko pertsonentzat, lurraldearen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016