Han eta Hemen | 2023ko Uztailaren 13a

SIBASTARRAK pastorala Urdiñarben!

Uztail hatsarre hontan, bada zer egina Urdiñarbeko herrian. Nolaz ez! Pastoral emanaldiak hüillantzen ari dira eta antolaketa handia bada sail desberdinetan. Arizaleentako azken mustrakak, dendarisentako azken jauntsien prestatzeak lagüntzaleentako muntaketa lanak hasiko dira.

Hiru emanaldiak, üztailaren 30ean eta agorrilaren 6an igantearekin eta agorrilaren 4an ostiral arratsarekin izanen dira.

Salment güneak:

Ikustera jiteko,...

Han eta Hemen | 2023ko Uztailaren 13a

Iparraldeko ikastolek 50. urtebetetzeak ospatu

Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa, Iparraldean murgiltze eredua osoki eskaintzen duen sare bakarra da. Gaur egun 4.200 ikasle eskolatzen ditu, 38 ikastetxetan (33 ikastola, 4 kolegio eta lizeoa, beste kolegio baten eraikitzen ari dira Senperen). Baina zein da hauen historia? Noiz eta nola sortu ziren? Jendarteak eta hautetsiek lagundu zituztena?

Gehienek gogoan dukete Arrangoitzen sortu zela Iparraldeko lehen...

Azalekoa | 2023ko Uztailaren 06a

Heletako kabalkada

Aurten kultura sailean urte emankorra izanen da herri andana bat kabalkadak muntatzen ari baitira. Arrosak berea bururatzen duela Heletak segida hartuko du. Ondoko emanaldia Heletaren aldi izanez prestakuntza lanetan ari direnekin solastatu gira.

Gure Hitza | 2023ko Uztailaren 06a

UZTA HILABETEA

Uztailean gira. Uda betean beraz. Izenak aski polliki salatzen du hori, uztaila dela uztaren hilabetea. Lehen, eta ez hain aspaldi oraino funtsean, laborari etxe gehienetan ereiten zen ogia, edo garia.Artetik erraiteko, nik segurik gari hitza nahiago baizik ez dut, hola ez baita nahasten jateko ogiarekin. Dena den, ogia, edo garia beraz, ereiten zen udazken hondarrean, Santa Katalinetan ardurenik, zonbait egun goiti beheiti eta uztailean mozten. Handik laster etxez etxe izaiten ziren...

Han eta Hemen | 2023ko Uztailaren 06a

Ipar Eusko Ikaskuntzak presidente berria

Ekainaren 20an, Baionako egoitzan, biltzar nagusian hautaturiko administrazio kontseiluko kideek Ipar Eusko Ikaskuntzako bulego berria izendatu dute eta hunekin batera presidentea. Claude Mehats izendatua izan da elkartearen lehendakari gisa, beste bulego-kideak dira: Viviane Delpech, Anne-Marie Galé eta Maitena Urmeneta lehendakari ordeak, Jean-Marie Izquierdo idazkari eta Xalbat Alzugaray diruzain.

Claude Mehats 2005etik geroz Ipar Eusko Ikaskuntzako kidea da. Kultura Tesia Saria...

Han eta Hemen | 2023ko Uztailaren 06a

Udako sasoilarien aterpetzea

Ipar Euskal Herrian sasoilariak urtean 15.000 lanpostu baino gehiago dira, bereziki turismo eta laborantza sektoreak hunkitzen ditu. Sasoilarientzat egoitzak ala aterpetxeak eskas dira, edo garestiegiak, beste eskaintzekin lehian baitira, bereziki egoitza turistikoekin. Sasoilarieri sortzen zaizkien buruhausteez gain, langileak hartzeko zailtasunak sortzen ditu.

Bernart Etxepare lizeoak egoera hori saihesteko sasoilarieri ganbarak proposatzen ditu. Ildo beretik Euskal Elkargoak, beste...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016