Han eta Hemen | 2023ko Urtarrilaren 26a
Joan den larunbatean, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen biltzar nagusia iragan da. Mahai nagusian Francis Poineau, Panpi Olaizola, Agnès Sallaberry, Beñat Molimos eta Daniel Barberarena bulegoko kidek urtean zehar eraman ildoak aurkeztu dituzte. Beñat Molimos ko-presidenteak, ongietorria egitean azpimarratu du elkartasunari esker EHLG bizi dela eta ildo horretarik segitu behar duela.
Urteko bilana eta norabideak
Daniel Barberarenak...
Han eta Hemen | 2023ko Urtarrilaren 26a
Joan den ostegunean Baiona erdira heltzean, manifestazioko giroa zein nolakoa izanen zen agerian zen, aparkalekuak eta oinbideak autoz beteak... lerro-lerro adin desberdinetako jendeak, Santespieta zubira buruz abian. Eguraldia biziki txarra izanikan ere langileria ez da beldurtu, senti zen erretreten erreformaren aldaketak manifestarien baitan mobilizatzeko beharra eta gogoa. Baionan aspaldi ikusia ez zen sozial manifestazio kopurutsua ikusi da. Sindikatu eta poliziaren arteko...
Azalekoa | 2023ko Urtarrilaren 19a
Bazuen 30 urte ez zela funtsezko libururik atera Euskal Herriko megalitoez. Azkena Jacques Blot (1933-2021) arkeologoarena zen: "Archéologie et montagne basque" (Elkar argitaletxea, 1993). Geroztik gauzak aldatu dira, bai jakitatean, bai ikerketak egiteko moldeetan. Joan den azaroan agertu den "Mystère des mégalithes en Pays Basque" liburuak (Malta.com argitaletxea, 2022) ikuspegi berri bat dakar megalitoen mundu misteriotsu hortaz. Philippe Laplace dugu liburuaren egilea, sortzez Baionakoa, jat
Gure Hitza | 2023ko Urtarrilaren 19a
Xuberoko kabalkada biziki famatua da eta aspaldian. Ihauteria gogoan, ez da ahantzi behar alabainan ihauteriari errotik lotua dela. Bazterrak azkarki harrotzen ditu nunbait han lau hilabetez segidan. Urtarriletik apirilera. Herriz-herri badabila, orotara berrogoi bat jokolari erne eta kementsu, dantzari, kantari eta musikari. Loriagarri denentzat. Ohidura ezinago ederra eta baliosa.Hor dira beltzak eta gorriak, xintxoak eta zirtzilak, Denak berotuak zoin-gehiagoka. Ikusten dira...
Han eta Hemen | 2023ko Urtarrilaren 19a
Trenbide proiektu handiaren diruztatzea
Bordele-Akize eta Bordele-Tolosa abiadura handiko lineak finantzatzeko zerga berri baten menpe diren Hego-mendebaldeko herrien zerrenda "Aldizkari ofizialean" argitaratu berri da. Orotara Akitania Berria eta Okzitaniako 2.340 herrik pagatu beharko dute, Ipar Euskal Herriko 39 herri barne dira. Testuaren arabera, pagatu beharko duten herriek, trenak zerbitzatzen duen geltoki batetik 60 minutu baino gutiagora kokatu...
Han eta Hemen | 2023ko Urtarrilaren 19a
Azken denbora hauetan laborantzako lur saltze batzuk arazoak sortzen dituzte, kanpotiarrak erosle jartzen direlakoz prezio ezin jasangarrietan. Adibideak badira: Arbonako Berrueta etxaldea, Kanboko Marienia, Lakarriko borda... ahantzi gabe Aiherran, Hazparnen, Azkaraten, Ahatsan ere gisa bereko aferak iragan direla. Hots Ipar Euskal Herrian etengabe lur eta etxe espekulazioen inguruan egiten diren salmentek arazoak, kexuak eta kezkak sortzen dituzte. Lurzaindia eta ELB sindikatua, hauekin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016