Gure Hitza | 2022ko Abenduaren 15a

Giro mintua

Eta bai, segur niz irakurle askok berriz ere erranen dutela gauzak ikusten ditudala diren baino aise ilunago, bainan bizkitartean ez nago azpimarratu gabe abendu huntan arras giro mintua dugula, orobat aspaldian izan den giro mintuena! Hoinbeste arrangura ez dea ba eskualde guzietan! Bizia polliki kariotu dela, aitzina kariotzen ari. Ukrainako gerla tzar horrengatik ote? Batzuk hala diote eta beste frangok ez hori sinesten, ez duela kolore handirik! Xuxen xuxena erraiteko nork daki...

Han eta Hemen | 2022ko Abenduaren 15a

ErrekAgri laborarien ur kalitatea hobetzeko

Euskal Elkargoak ErrekAgri deitu programa laborarientzat martxan jarri du, uraren kalitatea zaintzeko.

Euskal Elkargoak lurralde antolaketaren baitan uraren kalitatea zaintzeko engaiamendua hartu du, 5.000 km-ko ur-ibilgu ditu. Horrela, Ipar Euskal Herriko 5 urtegi guneetan analisi bakteriologikoak eta kimikoak (pestizidak barne) egiten ahalko ditu. Lehentasunezkoetan, erronka bakteriologikoengatik Euskal Kosta eta Errobi dira identifikatuak izan direnak.

ErrekAgri...

Han eta Hemen | 2022ko Abenduaren 15a

Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) kezkatua

Joan den astean Antton Curutcharry EEPko presidenteak eta Euskal Elkargoko presidente ordeak, Maider Behoteguy EEPko presidente-ordeak Departamenduaren izenean, Frédérique Espagnac EEPko 2. Presidenteordeak, Akitania Berriaren izenean, euskararen sailean hartzen ari den norabideari dagokionez ulermen eza adierazi nahi ukan dute.

Iragan den irailaren 14an, EEPko ordezkariek eta euskal parlamentariek osatu ordezkaritza Hezkuntza Nazionaleko ministerioan bildu zen, parean zituela...

Azalekoa | 2022ko Abenduaren 08a

Bortizkeria geldiarazteko, arazoa iturritik hartu

2020ko urrian, astekari huntan aipatu ginuen Uztaritzeko Etcharryko hezitzaile eskolan ziren gazte batzuen proiektua. Bi urte berantago guri buruz hurbildu dira, orduetan hasi lanaren berri emaiteko. Florian Miot-Bruneauk egina, Maixan Noblia eta Anna Lasfarguek dokumentala aurkeztu daukute.

Gure Hitza | 2022ko Abenduaren 08a

BERTSU GIROAN

Beti izan dira bertsuari graziarik hartzen ez dioten euskaldun zonbait, ez zaiotelako ulergarri iduritzen. Hortarako, bere denboran, Piarres Lafittek izkiriatu zituen bertsugintzaren arauak. Aise berantago, zendu berri den Jean-Pierre Mendiburu heletar bertsulariak liburu batean gauzarik beharrenak esplikatu zizkigun. Gipuzkoan Xanti Iparragirrek abiatua zuen ildotik, geroago Ernest Alkhat eta Aitor Sarasua goizegi zenduen ikasle ohiak dira gaur ezagunak diren Iparraldeko bertsulari...

Han eta Hemen | 2022ko Abenduaren 08a

Jakes Abeberry Euskal Herriko figura

Joan den astean jakin da Jakes Abeberry 1930ean Biarritzen sortua hil dela. Bost haurrideko laugarren semea zen, lanbidez bankuko kuadroa.

Politika munduan ezaguna, Ipar Euskal Herriko abertzale mugimenduetan aktibo izan da, 1963an Enbata alderdiaren sortzaileetatik bat. Bere iragan guzia abertzale militante bezala eraman du, 1986an Euskal Batasuna alderdi politikoaren sorreran parte hartu zuen, 1988an Abertzaleen Batasuna osatu zenean, militante aktibo izan zen.

Bide beretik...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016