Azalekoa | 2022ko Azaroaren 03a

Klima aldaketarako erronkak

Euskal Elkargoko hautetsiek, azken kontseilu iraunkorrean, EcoWatt programan sartzea bozkatu dute. Bildu gira Martine Bisauta trantsizio ekologiko eta energetikoaren presidente-ordearekin. Elkargoak klimaren inguruan eramaiten dituen lan-ildoen aipatzeko aitzakia ukan dugu.

Gure Hitza | 2022ko Azaroaren 03a

Soiltasuna

Lagunartean geunden. Gure solasen artetik, bat-batean "sobriété" hitza da ateratzen, azken denbora hauetan hitz hori dela gehien bat erabiltzen, "croissance" delakoa, edo hazkundea, gero eta gehiago bazterbidean ezarriz, itxuraz bederen. Baina berehala heldu zaigun galdera da nola erran behar ote den euskaraz "sobriété" hitz hori! Batek "xuhurtasun", besteak "zuhurtasun", hitz berdinaren lehen hizkiaren aldaketak zentzua ere alda baitezake. Edo ere...

Han eta Hemen | 2022ko Azaroaren 03a

Ipar Euskal Herriko eskoletako menua

Elikaduraren Munduko Egunaren karietara, Bizi mugimendua Baionako Herriko Etxe aitzinean bildu da. Legeari eta kolektibitateen engaiamenduri begira, eskoletako jantokietako menuen egoera ekologikoaren bilana egin du.

Duela bi urte, 46 Herriko Etxek, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren Ituneko engaiamenduak izenpetu zituzten. Horretan, kolektibitateetako jantokietan, tokiko elikagaiak erabiliz, laborantza biologiko eta menu begetariano baten alde engaiatu dira. Prentsa...

Han eta Hemen | 2022ko Azaroaren 03a

Lurrama: "Mendi guneak bizirik"

Jaz Lurrama Arbonan iragan bazen, aurten "Mendiguneak bizirik" lema pean berriz Biarritzera itzultzen da, azaroaren 10, 11 eta 12an iraganen da. Aurten data berezia da, ostegunean hasiko baita, biharamunean, ostirala besta eguna izanez.


Aurtengo edizioan laborantza mendiaren ikuspuntutik aipatuko da, hazkuntza eta artzain praktikek eragin handia dute Pirinioetako mendietan. Artzaingoak lurraldearen egitura eta nortasuna emaiten die, jakintza ezberdinak...

Azalekoa | 2022ko Urriaren 27a

Errigora: euskara eta elikagaiak bateratzen duen ekimena

Errigora deitu ekimenean, Nafarroan ekoiztuak diren laborantzako produktuak dira salgai, ateratzen diren etekinak euskararen alde banatuak dira. Urtean zehar bi kanpaina antolatuak dira, Xanti Kiroga Errigorako ordezkarietatik batekin mintzatu gira, proiektu hori hobeki ezagutzeko.

Gure Hitza | 2022ko Urriaren 27a

Lanean aritzea libertatea?

Sozial mugimendueri doakionez sartzea lasaiki egin bada, azken aste hauetan senti da mobilizaziorako deiak berriz abiatu direla. Petrolio findegiak blokatuak egon dira, pribatuko eta publikoko langileen sindikatuek manifestazio eta greba egunetara deitu zuten.

Greba egiteak lan sektore batzuetan indar eta eragin gehiago badu, beste batzueri konparatuz. Herria astekariko langileak greban jartzen balira, ez dut uste jendartean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016