Azalekoa | 2022ko Maiatzaren 05a
Marina Beheretche musikari ezaguna, "4 Sasuak" ikusgarria, lau urtez leku anitzetan eraman ondoan, beste ikusgarri berriarekin heldu da, "Aztarnak" deitua, diskoa ere argitaratu berri du.
Gure Hitza | 2022ko Maiatzaren 05a
Jadanik urte bat badu Mixel Berhokoirigoin-ek mundu hau utzirik. Nornahiri bat-batean jauz dakioken ezin gaindituko gaitz batek hiru hilabete gabe eremanik; udaberri betean, duela bortz urte Mixel Bergouignan baigorriarra bezala. Halakoetan, etxekoak gelditzen dira umezurtz nahigabetuak, eta gaineratekoak harrituak, gogoetatuak herrialde bati hainbertze eskaini zutenak ez direlakotz gehiago hor.
Biak, bertzeak bertze, Herria astekariaren irakurle...
Han eta Hemen | 2022ko Maiatzaren 05a
Presidentzialen ondotik horra legebiltzarraren aldi dela, ekainaren 12 eta 19an iraganen dira bozkaldiak. Ipar Euskal Herrian 3 bozka-eremu dira.
Azalekoa | 2022ko Apirilaren 28a
Euskal Argentinak urte guziz Garazi eskualdean bere kideak gomitatzen ditu, aurten Lekunberri herria hautatua izan da. Bereziki Argentinako diasporaz arduratzen den elkarteak aitzineko eta aurtengo proiektuen berri eman du.
Gure Hitza | 2022ko Apirilaren 28a
Igandeak agertu du emaitza. Afera argiki trenkatu da. Emmanuel Macronek bost urte gehiagorentzat kausitu du Frantziako lehendakaritzako alkian jartzea. Nahiko urrun utziz Marine Le Pen eskuin-muturrekoa, joan den astean Janbattitt Dirassarrek umoretsuki Zingilabarbauri konparatzen zuena. Hunek alta ahal den guzia egina zuen aurpegi garbiago batekin agertzeko, bere burua ustez desdeabruztaturik. Saltegietan aurkitzen diren sagar gorri leun eta dirdiratsu...
Han eta Hemen | 2022ko Apirilaren 28a
Bake Bideak eta Bakegileek prentsaurrekoa eman dutelarik, euskal gatazkari buruz, bake prozesurako eginak izan ziren data batzuk oroitarazi dituzte: apirilaren 8an, bost urte bete dira ETAren desarmatzea iragan zela, euskal jendarte zibileko herritar, hautetsi, eragile eta elkarteetako militanteek lagundu zutena. Egun hori hautatua izan bazen, 32 urte Jakes Esnal, Ion eta Unai Parot preso zirela. Hirurak libro lirateke, salbuespeneko neurririk aplikatzen ez balitzaie.
Bakezaleen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016