Azalekoa | 2022ko Martxoaren 31a

Sarako Idazleen Biltzarra 39. edizioa

Bi urtez Idazleen Biltzarra ez bada udaberrian iragan, aldi huntan ohidura den bezala bere markak berriz hartu ditu, aldaketa batekin, ez da Pazkoz iraganen, baina bai aste bat lehenago, apirilaren 10ean, Erramu egunez. Jean-Mixel Garat, Idazleen Biltzarreko presidentearekin bildu gira, 39 urte hauetan liburu eta disko azokaren antolatzeaz arduratzen da.

Gure Hitza | 2022ko Martxoaren 31a

Malkoen garaia

Hamar egunen buruan iraganen da presidente hauteskundeen lehen itzulia. Hain hurbil eta, aldi berean, hain epel. Ezin uka ez dutela hauteskunde horiek gubaitan halako sukarrik piztu. Menturaz, bozkaldia aitzinetik trenkatua delako sentimendua baitugu. Alabaina, Eliseoko gaurko nagusiak, itxura guzien arabera, bere tronuan jarririk aitzina segituko du, populuarentzat on ala ez on. Sei hilabeterentzat Europar Batasunaren gidaritza harturik, jeneral handi baten...

Han eta Hemen | 2022ko Martxoaren 31a

AOP sormarken besta

Euskal Herriko 4 AOP sormarkek (Appellation d'Origine Protégée): Irulegiko arnoak, Ossau-Iraty gasnak, Ezpeletako biperrak eta Kintoak, elkarrekin elkartea osatu dute. Lau sailetan ari diren laborariek, 2019an, Lurrama kari, nahi ukan zuten sormaka bakoitzen urteurrena ospatu, egoera sanitarioak denak ezeztatu zituen. 2020an Irulegiko arnoak 50 urteak ospatu ditu, Ossau-Iratyk 40 urte, Ezpeletako Biperrak 20 urte eta Kintoak 5 urte.

Urte anitzez bakoitzak bere sailean lan...

Han eta Hemen | 2022ko Martxoaren 31a

Elkarrekin urrun goaz!

Horra Integrazio Batzordearen 2022ko kanpainaren lema berria, martxoaren 26an abiatu dena. Aurtengo helburua, 176.000 euroren biltzea da, ikastoletan, elbarritasun egoeran diren haurren inklusioa laguntzeko. Diru hori gero eta handiagoak diren beharreri erantzuteko baliatuko da. "Elkarrekin, urrunago goaz!" da aurtengo lema, garai hauetan ikusten dugunez eta krisi egoeretan ikusi ohi dugunez, elkar lagunduz eta elkarrekin lan eginez gainditzen baitira zailtasunak" zioten arduradunek,...

Azalekoa | 2022ko Martxoaren 24a

Europako hizkuntza gutituen "Tokiko xarta" Herriko Etxeek izenpetua!

Europako hizkuntza gutituen tokiko xarta izenpetzeko, Itsasuko Herriko Etxeak eta Euskal Konfederazioak gomita zabaldua zuten, ekitaldira Ipar Euskal Herriko 49 Herriko Etxeetako ordezkariak hurbildu dira.

Gure Hitza | 2022ko Martxoaren 24a

"Ene herria elkartasuna deitzen da"

Lema honekin etorkinen alde ari diren elkarteek martxoan zehar mobilizazio desberdinak antolatzen dituzte. Mezu horrek aspaldidanik bere sentsua baldin badu, gaur-egun oraino gehiago erran-nahi azkarra du.

Azken denbora hauetan, nola ez, Ukrainan gertatzen denak aktualitatean aipamen anitz ditu. Mundu guzian eta hemen berean elkartasun ekimen desberdinak antolatuak dira, gerla jasaiten duten jende horieri laguntza ekartzeko. Ez hain aspaldi Afganistanen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016