Han eta Hemen | 2022ko Apirilaren 28a
Departamenduko Kontseilua Baionan bildu da, osoko bilkuran. 14 milioiko diru-laguntza bozkatua izan da, Ukrainarren sustengatzeko, sozial saileko, lurraldeko proiektuen bultzatzeko, departamenduko bideen konpontzeko eta laborantzarako.
Ukrainako herriarekin elkartasuna
Ukrainar populuaren sustenguz 250.000€ desblokeatuak izan dira. Hautetsiek bozkatu duten laguntza hori, elkartasun horretan parte hartzen duten elkartek dute eskuratuko....
Azalekoa | 2022ko Apirilaren 21a
Biarritzen Le Connecteur zentroko aretoan, Euskal Kultur Erakundearen biltzar nagusia iragan da. Gilles Sixou Le Connecteur-eko zuzendariak ongietorria eginen eta, Mikel Erramouspe presidenteak segida hartu du. Ondotik Johañe Etchebest zuzendariak, 2021ean Euskal Kultur Erakundeak (EKE) egin obren berri eman du, bai eta 2022ko norabide nagusiak azaldu ditu.
Gure Hitza | 2022ko Apirilaren 21a
Presidentzialen bi itzulien artean gaude, Macron/Le Pen lehian direla, hautesle batzuk hautua eginik, beste batzuk burua beroturik zer egin? Xuri bozkatu ala Le Pen-en kontra egin?
Gogoan dut duela urteak, hauteskundeak zirenean, hautagai batzuk, "azeri zaharrak", ideologia politiko baten inguruan oinarritzen zirela beren programa saltzeko. Ondorioz, jendartean eztabaidak sortzen ziren, tarteka pataska gogorrekin, politikak herritarren...
Han eta Hemen | 2022ko Apirilaren 21a
Aitzineko astean eguraldi ederra zela, Sarako Biltzarra giro onean iragan da. Lur Berri gelan idazle, argitaletxe eta elkarteek beren mahaiak atxiki dituzte, jendearekin goxoan solasean arizanez.
Ondoan muntatua den karpeta xuriaren barnean ere bazen mugimendu, haurren xokoa plantatua zela eta ondoan liburuen aurkezteko gune aproposa.
Autore desberdinek beren obrak aurkeztu dituzte, horietan Euskaltzaindiak 3 liburu argitaratu ditu, Txomin Peillenen "Ene bertsoen bilduma",...
Azalekoa | 2022ko Apirilaren 14a
Ttale Ouret artzain ezagunak "Bortuko azken indiarra... artzain lurgabea" liburua idatzi du, Elkar argitaletxeak publikatua. Sarako Biltzarrean aurkeztua izan da. Zaron, bere etxean atzeman dugu, Jeanine bizilagunarekin
Gure Hitza | 2022ko Apirilaren 14a
Aurten, hein bat usu gertatzen den bezala funtsean, pazko-liliak goixtiarrak izan dira. Martxo erditako bazen zernahi eta anitz tokitan. Primadera liliak, frangotan San Josepe loreak deitzen direnak, heiek ere goizik agertuak, udaberria polliki agurtzen zutela. Egia erran aroa gisa hartakoa zen, arratsaldetan segurikmaiatzean bezen goxo. Apirila jin zauku eta hauxe da ustegabekoa, maiatzetik joan gira berriz otsailera! Elurra eta horma jin zaizkigu, negua beraz! Bazter frango...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016