Azalekoa | 2022ko Maiatzaren 26a
Hazparneko izar berriak!
Hazparneko San Josepeko terminalekoek proiektu ezin ederrago baten aktoreak izan dira.
Zer? Ez duzue proiektu honen berririk izan?!
Hazparneko ikasleek Aiziritzeko Oihanburua" estudioan grabatu dituzte haiek idatzitako bi kantu: "Nirekin" eta "Gau igarlea". Segur naiz melodia itsaskor horiek segidan harrapatuko zaituztetela. Ez nauzue sinesten? Ikusiko duzue.
Laster salgai izanen duzue disko laburra. Pazientzia pixka bat...
Azalekoa | 2022ko Maiatzaren 26a
AEKko ikastaldia Baionan
2022ko apirileko ikastaldian, B2 mailako hamahiru ikasle bildu ginen Baionako AEK-an, bost egunez.
Ikastaldia bukatu eta gero, elkarren artean, inkesta bat egin nahi genuen jakiteko bakoitzak nolako astea pasatu zuen.
Taldetako bost ikasleek galderak prestatu genituen eta hauxe galdetu genienbai gure ikaskideei, bai geure buruari:
Nondik etortzen ginen?
Nahiz eta denak Euskal Herriari lotuak garen, toki...
Azalekoa | 2022ko Maiatzaren 19a
Barnealdean jendea trumilka ibilki da, bazterrak zikinak, funtsak andeatuak, bideak blokeatuak, autoak nonahi aparkatuak... trabak eragiten ditu. Bidarraiko Herriko Etxeak Baztan errekaren kudeaketarako lan bat egin du, Senpereko Saint-Christophe lizeoaren laguntzarekin.
Gure Hitza | 2022ko Maiatzaren 19a
Aldi bat gehiago emazteek jasaiten dituzten erasoak aktualitatean aipagai dira. Astekari huntan berean, Baigorriko berriemaileak jakinarazi du Nafarroaren Egunean neska batek eraso sexista jasan zuela. Hori irakurtzean, inarrosaldia emaiten du, jakitea "gure euskal bestetan" ere holakoak gertatzen ahal direla.
Lehen aldiz, Patrick Poivre d'Arvor kazetari ezagunaren kontra, hogei emaztek elkarrekin eta publikoki, honenganik jasan sexu...
Han eta Hemen | 2022ko Maiatzaren 19a
Euskal Elkargoak, laborantza eta arrantza sailetako 2022ko "Deialdi proiektua" abiatu du.
Deialdiaren bidez laborantzarako eta arrantzarako proiektuak dira lagunduak. Bereziki etxaldeak ekologia eta ingurumen erronkeri erantzuteko gisan, eredu ekonomiko iraunkorra sustatu nahi du. Frantses Laborantza Ministerioak egin azken kontaketan, Ipar Euskal Herrian 4.450 etxalde litzateke, 8.600 lanposturekin, horrez gain sail horretan ari diren ehun bat enpresa badira, 2.000ko bat langile...
Han eta Hemen | 2022ko Maiatzaren 19a
Euskaltzaindia Baionako Herriko Etxean bildu da, kari horretara "Euskararen ikur-diplomak" banatu ditu, izendatutako urgazle berrieri. Ospakizun horretan, txistularien musikak girotu du ekitaldia. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Parrilla Etchart Baionako auzapezordeak egin die harreraurgazle berrieri. Mintzaldian, Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidenteak gogoratu du Akademiak kontuan ukan dituela urgazle berrien merituak euskararen alorrean. "Izendatuak izan zarete, eta orain...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016