Han eta Hemen | 2018ko Agorrilaren 02a

Haziak Idazle: Pettanen erakaskuntza

Duela aspaldi Euskal Herriko xoko batean besteak bezalakoak ez ziren emazte batzuk bizi ziren. Haien inguruan bizi ziren jendeak sorginak deitzen zituzten. Sorginak, erran duzu? Bainan zergaitik sorginak? Dena kondatuko dauzut. Goxoki jarria zira? Ados. Hasi aitzin zerbait edan nahi duzu? Segur ezetz? Segituko dut beraz, ez zaitut goaitaraziko, irakurle maitea. Emazte horiek lekubizitza Arradoi mendian hautatua zuten. Sorgin horiek beste jendearekin nahas bizi ziren, argi zelarik zu eta ni...

Han eta Hemen | 2018ko Agorrilaren 02a

Alternatiba itzulia beti bidean

Abiatu zen Parisetik ekainaren 9an, 5.800 kilometro egiten ari dira, Baionarat heltzeko urriaren 6an, 200 etapa dira eginak izanen. Memento huntan Vosges eskualdean dira, bizikletaz ibiltzeaz gain, arrats guziz tokiko jendeekin eztabaida batzuk antolatuak dira. Arrakasta handia biltzen ari du, oraino zonbait hilabetez ibiliko dira, Alternatiba itzulia bururatuko da Baionan, urriaren 6 eta 7an elgarretaratze handi bat antolatua izanen da. Hortarako 1.000 laguntzaile beharrezkoak ...

Han eta Hemen | 2018ko Agorrilaren 02a

Frantziako Tourra Euskal Herrian gaindi

Bazen hilabeteak aipu zela Senpere eta Ezpeleta artean pasatuko zela. Erlojuaren aurkako etapa izanez, egun parte handi batean bideak blokatuak ziren. Jende anitz hurbildua zen, errana da Euskal Herrian eta bereziki Hegoaldean txirrindularitzak baduela arrakasta, larunbatean frogatua izan dena. Ikurriñak denetan ikusten ahal ziren, bai eta bideetan idatzi mezuak Euskal Herriko txirrindularien izenak ikusten ahal zirela. Beste batzuk ere baliatu dira Tourra hemendik pasatzeaz mezu...

Han eta Hemen | 2018ko Agorrilaren 02a

Baionako bestak iraganak

Bestak hasi ziren bezperan Joan de Nadau, okzitaniar kantari ezagunak eman kantaldiarekin, 7.000 pertsona hurbiltzen zirela Baionako zezen-plazara.

Besten idekitzea bi gunetan:

Asteazkenean bi gune desberdinetan iragan dira besten idekitzeak. Lehena San-Andres plazan, arratseko 8:00etan, Baionako Zizpa Gaztetxearen eskutik, Mattin Lerrissa kantariak eta Aitor Servier bertsulariak hasi zituzten. Eraso Sexisten kontrako mugimenduari hitza emanez, bai eta Baionako ...

Han eta Hemen | 2018ko Agorrilaren 02a

Bidarraiko mendi lasterketak, euripean

Uztailaren 21ean iragan dira Bidarraiko bi mendi lasterketak, bat 21km-koa (BK21), bestea 45km-koa (BK45), Baztandarrak elkarteak antolaturik. Euripean iragan dira bainan aro horrek ez ditu lasterkariak lotsatu. Halere ibilbidea frango zaila aurkitu dute batzuk eta bertzek.

BK21:295 lasterkari dira helmugaratu, lehena 2 oren eta 5 minutuz, azkena 4 oren eta 52 minutuz. Irabazle bigarren aldikoz (2016an irabazi zuen) Berako Joseba Larralde (2.05), bigarren Nicolas ...

Gure Hitza | 2018ko Agorrilaren 02a

Ttuku-ttuku

"Nola zira, Bixente?" - "Ni arras polliki, ttuku-ttuku ibilki... Eta zu?" Horra bi gizonek nolako solasak zituzten joanden egunean Ziburuko pilota plazaren bazterrean, "Ricard" ttipi bat goxoan hurrupatzen zutela... Xutik joan berria den haur batentzat aditzen da artetan biziki polliki abiatua dela ttaka-ttaka. Edo berdin ttapa-ttapa. Bainan ttuku-ttuku hori nundik jina ote zauku? Dena den eta zernahi gisaz, ttuku-ttuku dabilana ez da presaka ari, besteak baino zaluago agertu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016