Gure Hitza | 2018ko Agorrilaren 09a

Agorrilean denak ttur ttur!

Urteko hilabetea da nun kasik denak geldituak diren, enpresa handiak hetsiak, erakaskuntzako erakasle ta ikasleak ez gehiago ageri, beste lantegietako langileek ere bizpahiru aste hartzen dituztela baliatzeko udako giroaz. Zuen astekari gostukoena ere bi astez geldituko da. Orain denentzat gauza normala baldin bada oporrak hartzea, ez da beti hola izan. 1905ean Alemaniak zuen lehenik plantan jarri langileen oporrak pagatuak izan zaitezen, Austriak 1910ean, segitu zutela Eskandinaviako beste...

Azalekoa | 2018ko Agorrilaren 09a

Joanes Etxeberri eta Bizenta Mogelen urratsetan, Azkoitian

Uztail erditsutan, Euskalzaleen Biltzarrak ateraldi kulturala antolatua zuen Azkoitiara, hango altxorreri behakoa eman nahiz.

Han eta Hemen | 2018ko Agorrilaren 02a

Zoe Brayren begi kliska

...

Han eta Hemen | 2018ko Agorrilaren 02a

HATS-ARTE 2018 "Gure argihitz-kiak''

Hatsa kideen eta beren lagunen arteko bigarren erakusketa iraganen da dohainik, Senpereko Amotz Larraldean, abuztuaren 1etik 17ra. Elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten guzien norberaren testutxo bat agertuko da, idazle beraien argazki artistiko bati loturik. Horrela, ''Gure argi-hitz-kiak'', tituluaren pean, 100 bat kuadro erakutsiak izanen dira eta hori ez ohiko manera batean (lurraren gainean azaldurik). Asteburuetan, bi ostiralez, oinezko ibilalditxo bat Lapurdiko...

Han eta Hemen | 2018ko Agorrilaren 02a

Euskal Elkargoak zuzendari berria

158 herriz osatua den Euskal Elkargoak, irailetik harat zuzendari orokor (DGS) berri bat ukanen du, Jean-Marie Martino, 37 urte ditu, Xavier Aspord ordezkatuko du. Euskal Elkargoaren erronkak ezagutzen dituela errana da, bere xedea da hasia den lana segitzea eta hobetzea. Haute-Loire eskualdeko Departamenduko Kontseiluan zuzendari zen. Euskal Elkargoan gaur-egun 1.150 langile dira, gehienak lehengo 10 Euskal Elkargoetako langileak dira, sortuz geroztik beste lan-postu berri batzuk ere...

Han eta Hemen | 2018ko Agorrilaren 02a

Udaberriko eurietarik landa

Joan den ekainaren 12 eta 13an eurite handi batzuengatik desmasia handiak izan ziren eskualde zenbaitetan. Joan den ostiralean, Journal Officiel delakoak agertu ditu hunkiak izan diren herriak hondamen natural bezala, departamenduan 89 herri dira, horietan 3 Ipar Euskal Herrikoak: Kanbo, Hazparne eta Ospitale-Pia. Orain uholdeak jasan dituztenek badute 10 egun beren asurantzari buruz joaiteko. Asurantzek hiru hilabete dituzte ordaintzeko....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016