Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 06a

Nafar gazteak Tarnen

Eginen du hilabete bat sartu direla, baina oroitzapenak oraino buruan eta bihotzean dituzte... Zaila izan zaien separatzea Donibane Garaziko geltokian, azken egonaldiko kantuak emanez burasoen aitzinean. Oren batzu goizago, malkoz beterik zituzten begiak Tarn-eko herrian. Garazi-Baigorri aldeko 23 gaztek 15 eguneko egonaldi bat bizi izan dute gazteen pastorala animatzeko helburua duen Nafar Gazte elkartearekin (uztailaren 16tik 30era). Egonaldi hunek nerabe haueri esperientzia azkar baten...

Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 06a

Irakurleak mintzo: Badela pundutze ederrik hor gaindi!

Aurten ere, uztailaren lehen egunetan, ikusi ditugu telebistan batxillergo ikasleak jauzteka, etsaminak ongi bukaturik. Erran ditake: ongi baino hobeki, aipamen ohoragarrienak ahurtraka. Gobernuak nahi zuen %88 onartuak izan zitezen eta horrela gertatu da, xuxen xuxena. Beraz denak uros, ikasleak eta burrasoak... Ez dakit haatik erakasleak, beren aldetik, hain satisfos gelditu diren, urte guzian ikastegian dituzten gazteak untsa ezagutzen baitituzte, beren argi eta itzalekin. Bai, itzalak...

Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 06a

Roger Etchegaray kardinalearen etxea herriaren esku

Roger Etchegarayren aitak laborantzako tresnak konpontzen zituen bai eta elizetako erlojuak. Hori dela eta bazuen lantegia etxeari lotua. Andde Darraidou ezpeletar auzapez ohiak zituen harreman hertsiak Vatikanen zelarik ezpeletar kardinalearekin eta xuxurlatu zaion bere aitamen Xoko Maitea etxe parte bat emaitea herriari. Roger eta Maite anai-arrebek gogoetak egin eta herriari etxe parte bat eman zuten, aitaren ateliera, eta familiaren bizitegia aldiz elizari. Grazi Florence zenak, auzapez...

Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 06a

aldaIkastolak sartzean ere mobilizatuak!

Oroit gira primaderan Seaska, Ikastolen federazioak, mobilizazio anitz egin zituela, erakasle postu batzuk eskas dituela eta. Joano ta gehiago ikastola ideki dira azken urte hauetan, haur kopurua emendatzen ari zaiela eta. Frantses Hezkunde Ministerioarekin borrokan ari dira postu horien ardiesteko. Sartzea hor dela eta, ez da aitzinamendu handirik izan, eskolako urte bukaeran hitzemana izan zaieten 4,5 postu gehiago ukanen zituztela, Seaskak 20 erakasle postu galdegiten dituelarik. Aurtengo...

Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 06a

Irulegiko arnoaren eguna

Irulegiko Arnoen sindikatuak antolatzen ditu, irailaren 9 an, igandearekin, sormarkako ate idekiak. Egunean zehar, 11 mahastizainen sotoak idekiak izanen dira, dohainik, animazio anitzekin.

Eguneko hitzorduak.

Goizeko 10:00etatik goiti, 10 sormarkako independenteak (Abotia, Ameztia, Arretxea, Bordatto, Bordaxuria, Brana, Etxegaraya, Gutizia, Mourguy eta Xubialdea) eta Irulegiko Sotoak idekiko dituzte beren ateak. Bisitariek ukanen dute parada mahastizainekin solastatzeko,...

Gure Hitza | 2018ko Irailaren 06a

IZANA ETA IZENA

Xalbador zenak sortetxeari eskaini bertsu sailetik bat honela bururatzen da: "munduko leku maitena, zuri zor dautzut naizena: izana eta izena."

Ukan dohainari edo jendartearen alde egin lan baliosari esker, presuna anitzen izena sort-herritik urrutiago hedatzen da. Joan den mendean frango hiritartuak, gaur ez ditugu baitezpada auzokoen ofizio, bizimodu eta gustu berak. Halere, euskalduna bere erroer atxikia da orokorki, bizitzera sor lekutik urrun joana dena barne. Bainan ohargabean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016