Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 20a

Batera plataforma berriz abiatzen!

Jendarte zibilaz osatua den plataforma ezagutua da bereziki Ipar Euskal Herrian instituzio arloan urtez urte lurralde ezagutza bati buruz eraman dituen kanpaina desberdinak direla eta, egoera politikoaren araberako aldarrikapenak ekarriz, 2002an Euskal Departamendua zelarik, emeki-emeki Lurralde Kolektibitate baten galdea egiten zuela. Geroztik gobernamendu aldaketak mahai gainean ekarri zuen instituzioen erreforma aldaketa, hemen ere 10 herri elkargoetatik pasatu zen Euskal Elkargo...

Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 20a

Giristino eskolen sartzea

Giristino eskolek sartzea egin dute, ikasle kopurua emendatzen ari da, Iparraldean 17.193 ikasle dira orotara (ama-eskolatik lizeoa arte). Euskararen erakaskuntza azkartzen ari da, orotara 3.485 ikasle dira, lehen mailatik lizeoa arte, 45 gehiago aitzineko urtetik.

2018ko ikasturteko berezitasuna, murgiltze sisteman sartuko dira hiru eskola, Hazparneko Santa Terexa, Baigorriko Donostei eta Donibane Garaziko Santa Maria. Horrez gain, Hazparneko Ursuia kolegioan euskara eta frantses...

Gure Hitza | 2018ko Irailaren 20a

Bidez bide dabilena

Hola erraiten ahal bada gure biziaren ibilbideaz, urrats desberdinak egin behar ditugu, adin bakoitzak ekartzen ditu xendra batzuk hartu behar direla nahi ala ez, agian ez sobera harritsuak. Berrikitan eskola sartzeak izan direla eta beren biziko lehen urratsak egin dituzte haur anitzek. Aitamen edo aitatxi-amatxien goxotasunetik bat batean beste haur andana batekin egon behar egun guzian, araudi batzuk errespetatu behar direla, erakaslearen manuak obeditu behar. Lehen bide hortarik abiatuz...

Azalekoa | 2018ko Irailaren 20a

Euskaldun bat Comédie Française egituran!

Euskal antzerkilari gutti ibili dira Comédie Françaisen, Michel-Adrien Etcheverry (1919) eta Robert Etcheverry (1937).

Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 13a

EHLG-k diru kanpaina abiatzen

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak abiatzen du irailaren 10etik urriaren 7ra kanpaina handi bat, diru isurtzeak egiteko laguntzaileak bilatzen ditu. Orain arte 700 bat pertsonek emaiten dute edo hilabetero edo urtean behin. Nahi dute 1000 pertsonen kopurua gainditu, emaitza horieri esker beste gauza batzuk garatzen ahalko dituztela erran dute EHLGko arduradunek eta heiekin presente zen Lagunak elkarteko kideak. Elkarte hau baita arduratzen diru bilketaz, bai eta antolatuak diren ekimen...

Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 13a

Mintza Lasai!

7. edizio da aurtengoa, iniziatiba hau biarriztarrek bazuten abiatu euskararen bultzatzeko beren hirian, geroztik angeluarrak eta baionarrak lotu dira ekimen honi. Mintzalasairen xedea da hilabete batez sortzea euskarazko animazio batzuk, ikasten ari direnen eta dakitenen arteko harremana sortzeko euskaraz, hots euskaradun giro batean. Iparraldeko populazioaren %40a bizi izanez BAB eskualdean eta euskararen erabilpena ahula izanez, antolatzaile diren elkarte desberdinek pentsatu zuten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016