Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 27a

HAZIAK MINTZO: DENAK EUSKARAZ!

Euskal Herri osoan pasatuko den Euskaraldia, Urruñan ere bai pasatuko da. 11 egunez biziaraziko dugu gure hizkuntza, bai mintzatzen duteneri esker, baita ere ulertzen duteneri esker. Baina nola dakigu nork mintzatzen duen, eta nork bakarrik ulertzen? 2 ezaugarriri esker:

- AHOBIZI: euskara mintzatzen badakitenentzat

- BELARRIPREST: ulertzen dutenentzat.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra iraganen da herri osoan euskaraldi hori. Eta guk eskolan, nola parte...

Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 27a

Milesker Peio!

Hamasei urtez, Peio Ospital izan da Euskal Telebistaz igandero zabaltzen diren Mezen Iparraldeko arduraduna. Gure diozesako Liturgia eta Sakramendu Pastoraltza Zerbitzuak eman misionea da. Iragan agorrilean, lekukoa pasatu du Mikel Erramouspe eta Alexandre Aguerreri.

Gure Hitza | 2018ko Irailaren 27a

Baobab ospetsuak hiltzen ari dira

Alternatiba besta ospatuko da urriko lehen asteburuan Baionan bigarren aldikoz. 2013koaren ondotik À¢'€'" eta artetik gisa bereko zernahi Alternatiba egun iraganik munduan barna À¢'€'" 30.000ko bat jende igurikatua da Lapurdiko hiri nagusian. Besta hori iraganen da beroketa klimatikoa gogoan, eta bereziki bioaniztasunaren desagertze deitoragarri hori, "ixilkako tragedia" zenbaitzuren arabera. Baginakien mamutza ttipiak, adibidez, ziztu bizian desagertzen ari direla, erle, pinpirin,...

Azalekoa | 2018ko Irailaren 27a

Alternatiba hurbiltzen ari Baionarat!

Duela 5 urte Alternatiba ekimena abiatu zen Baionatik, geroztik umeak egin ditu, gaur-egun 150 bat Alternatiba osatu dira munduan zehar. Helburu nagusi bat du klima beroketa dela eta, diren ondorio txarreri buruzko deiadarra egitea eta gauza konkretuak proposatzea. Herritar xumeak dira hunen gidaritzan, gaurko jendartean diren arazoak konpondu izan nahian dira: janaria, ekonomia, laborantza, energiari buruz.

Kokatu egoera zertan den

Uda huntan froga ukan dugu klimaren...

Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 20a

Euskaltzaindiaren mendeburukari, Baionako kolokio aberatsa

Euskaltzaindiak urte oso batez ospatuko du bere mendeburua. Lehen ekitaldia Baionan finkatua zuen, irailaren 13an. Herriko Etxeko gela nagusia euskaltzalez tanpez bete da, egun osoan iragan den "Euskara batua eta Ipar Euskal Herria 1964-2018" kolokioa jarraitzeko. Hitzaldiak lerrokatu dira, batzuk bertzeak bezain interesgarriak. Andres Urrutia euskaltzainburuak egin dauku lehen agurra, azpimarratuz euskara batuaren baitezpadakotasuna, "ez euskara inposatu bat baina euskaldun guziak...

Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 20a

Nanteko Behiaren Bestan, euskal zerriak lehentasuna

1997an antolatua izan zen lehen aldikoz besta hori Plessé herrian, kabala arrazen salbatzea zuela helburu, lekuko ekoizpenak lehen lerroan ezarriz. Aurtengo lema zuten: "Lekuko arrazekin instalatuz, zirkuitu laburrak garatzeko aukera". Argitan ezarri nahi izan dituzte laborantzaren profesionalismoa eta ekonomia arloa, hazkuntza sistema baten iraunkortasuna, instalazioa eta transmisioa, ekoizpenen kalitatea eta gostua aipatuz. Besta hortan beti behiak dira lehen lerroan ezarriak izan, aurten...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016