Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 04a
Bertze zonbait lekutan bezala, Kalifornian ere iruzkiaren indarra eztitzen hasi zauku, goiz eta arrastiriak gogoz desira bezalakoak dira orai, haize fresko poxi bat sendi daike, eta dena zeru zola urdin baten azpian, oraino ez baitira hodei ilunak hunaraino helduak. Haatik berdin maitatuko ditugu hodeiak beren tenorean etorriko balira eta berekin negu busti baten esperantza bederen ekarriko bailukete. Agian iragan urtea baino bustiagokoa etorriko zauku. Ongi-etorri eginen dakogu! Gure udako...
Gure Hitza | 2018ko Urriaren 04a
Duela lau aste, hemen berean oroitarazi ginuen Aita Junes Casenave Harigilek idatzi "Ibañeta" pastualak ikaragarriko arrakasta ezagutu zuela 1978an. Bedaxagar Urdiñarbeko kantari gazteak ederki segurtatu zuen urte hartako pastualako suietaren lana. Adin haundira heldua gatik, berriki arte frango pixkor zagon Santa Graziko semearen joaiteak harritu gaitu. Harek izkiriatu beste pastual frangoren oroitzapenek ere bizirik diraute. Hari esker hobeki ezagutu dugu pertsonaia famatu batzuren...
Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 04a
Aita Junes Casenave Harigile joan zaikü, erran ohi den bezala "adin ederra bildürik" (1924- 2018). Haatik, zonbat nahi xahartürik ere, bizitze hau lazgarri laster badoakigü. Dena dela, Junesek ontsa bete dü bere denbora: zer ez dü egin apez eta gizon bezala?
Urdatx / Santa Grazin sortürik, Betharramen San Mixel Garikoitz Ibarrekoak eraikiriko lagündian ikasle sartü zen hamar urteetan, eta gehitürik, Betleemen apeztü 1948an, Israelek Palestina bi zatitan ürratzen züan...
Azalekoa | 2018ko Urriaren 04a
Proiektu hori aspalditik buru xoko batean nuen... Mendietan ibiltzea izigarri maite dut eta nola Korsikako ibilbide hori Europako zailenetarik bat bezala ezagutua den baina ere ederrenetarik bat bezala... behar nuen egin! Gainera Korsikan.
Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 27a
Iraganen dena azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskal Herri osoan izanen da, "11 egunez euskaraz" lemapean. Iniziatiba hunen xedea da euskarari oldar baten emaitea. Ohartu gabean gure inguruan anitz jendek euskara dakite, eta ez jakinean izanez lehen hitzak egiterakoan frantsesez mintzatzen gira. Euskaraldiaren xedea da euskaraz mintzatzea edonorekin, lehen agurra euskaraz egiterakoan usu gertatzen da parekoak ere erantzuna hizkuntza berdinean egiten duela. Ohidura horren aldatzeko inportanta...
Han eta Hemen | 2018ko Irailaren 27a
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016