Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Ukrainarekin elkartasuna
Apirileko herriko kontseiluak aho batez Ukrainaren alde 10.000€ko diru laguntza bozkatu du.
Bestalde Sozial Zentroak, prefeturarekin, ukrainar errefuxiatuentzat egoitzak prestatzeko diren pertsonak bilatzen ditu. Haurren eskolatzeko, Herriko Etxeko gazteria zerbitzuak arreta berezia plantan jarri du.
Baratze Botanikoaren animazioak
Polinizatzaileeri buruzko erakusketen estreinaldirako,...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
"Francoren mende kantatzen genuenean"
Colette Larraburu, kazetari-idazleak martxoaren 31n (20:30), Xardina erretegian "Francoren mende kantatzen genuenean" aurkeztuko du. Berekin kantari batzuk presente izanen dira.
Baratze botanikoa berriz idekitzen
Donibane Lohizunen kokatua den baratzen botanikoak berriz ateak idekitzen ditu martxoaren 26an. Asteazkenetan, asteburuetan eta besta egunetan idekia izanen da (11:00-18:00)....
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Sokorri Katolikoak haurren harrerako familia bila
Sokorri Katolikoak, 6 eta 18 urte bitarteko haurrak, udan hiru astez, uztailaren 11tik 28ra, hartzeko familiak xerkatzen ditu. Pantxika Lavigne eta Thierry Feuillebois, Donibane Lohizuneko elkarteko boluntarioak, interesatuak diren familiekin hitz egiteko prest dira. Bestalde haurren egonaldiaren 3 asteetan zehar jarraipena eginen dute.
Haur horiek errezebitzen dituzten familiak ttipituz doatzi, gehienetan...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a
Ihauteriak
Otsailean iragan beharrak, asteburu huntan iraganen dira. Pentsatzekoa da jendea hurbilduko dela, udaberriari agurra egitera eta aspaldiko partez elkar gurutzatzeko plazerarekin. Aurten ere egitarau polita eskainia zaigu.
Martxoak 4a ostirala Sorgin gaua
Ziburuko plazan (19:00), desfilea Begiraleak taldea, joaldunekin. Taloak Kaskarotenia ikastolak proposatuko ditu,...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
Lander Garrok egin dokumentala da, Le Select zinegelan ikusgai izanen da otsailaren 23an (20:30). Filmegilea kartzelan eri egon diren pertsonengana joan da, zer ondorio duten hobeki ulertzeko. Kanpoan direnentzat mediku baten ikustea gauza arrunta baldin bada, dokumental horretan erakutsia da preso batek zer zailtasunak bizi dituen, osasun eskubideak murriztuak dituela.
Bihotz Ostatuak laguntzaile bila
Donibane Lohizuneko Bihotz Ostatuak, deia...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Bizi mugimendua: Herriko Etxeari deiadarra
Joan den astean Bizi mugimenduko 25 militantek burua hondartzan sartua, ostruka bezala, ekintza sinbolikoa egin dute. Herriko Etxeak, larrialdi ekologikoa dela eta, hiri barnean Foch aparkalekuaren proiektuak, mugikortasun alternatiboen kontra jarria dela salatu nahi ukan du. Ekologista mugimenduak zioen: "hiri anitzek autoen lekua murrizten ari direla, uren goratze eta klima-aldaketaren ondorioz urperatzeko arriskuaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016