Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a
Ihauteriak
Otsailean iragan beharrak, asteburu huntan iraganen dira. Pentsatzekoa da jendea hurbilduko dela, udaberriari agurra egitera eta aspaldiko partez elkar gurutzatzeko plazerarekin. Aurten ere egitarau polita eskainia zaigu.
Martxoak 4a ostirala Sorgin gaua
Ziburuko plazan (19:00), desfilea Begiraleak taldea, joaldunekin. Taloak Kaskarotenia ikastolak proposatuko ditu,...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
Lander Garrok egin dokumentala da, Le Select zinegelan ikusgai izanen da otsailaren 23an (20:30). Filmegilea kartzelan eri egon diren pertsonengana joan da, zer ondorio duten hobeki ulertzeko. Kanpoan direnentzat mediku baten ikustea gauza arrunta baldin bada, dokumental horretan erakutsia da preso batek zer zailtasunak bizi dituen, osasun eskubideak murriztuak dituela.
Bihotz Ostatuak laguntzaile bila
Donibane Lohizuneko Bihotz Ostatuak, deia...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Bizi mugimendua: Herriko Etxeari deiadarra
Joan den astean Bizi mugimenduko 25 militantek burua hondartzan sartua, ostruka bezala, ekintza sinbolikoa egin dute. Herriko Etxeak, larrialdi ekologikoa dela eta, hiri barnean Foch aparkalekuaren proiektuak, mugikortasun alternatiboen kontra jarria dela salatu nahi ukan du. Ekologista mugimenduak zioen: "hiri anitzek autoen lekua murrizten ari direla, uren goratze eta klima-aldaketaren ondorioz urperatzeko arriskuaren...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Luis XIV plaza San Mixel kolegioak alaitu
Kanboko San Mixel kolegioko 200 kantariz osatu Colibris koruak, Luis XIV plazan Beethoven-en "Le bolero" eman du, gorputza instrumentu gisa erabiliz, Nelly Guilhemsans musika erakaslearen gidaritzapean. Kilika konpainiak ekoiztu Maurice Ravel-en itxurako txotxongiloa ondoan zuten.
Euskarazko animazioak
Lehen hiruhileko huntan euskarazko hainbat hitzordu Donibane Lohizunen antolatuak...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
"Lampedusa Snow" ikusgarria
Otsailaren 4an, Syrtes konpainiak Harriet Baita gunean (20:00) "Lampedusa Snow" ikusgarriaren ikusteko parada eskaintzen du. Egiazki iragan gertakari baten istorioa da kontatua, Mohamed etorkina, Alpeak menditik Italiara heldu nahian hotzez hil zen. Corinne Lallemand aktorearen bidez Mohamed-ek bidaian zehar hainbat jende gurutzatu zituen, heiekin ukan harremana du kontatzen, Andy Ngoua dantzari gabondarrak interpretatzen duen dantza...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Lucas Santtana brasildar kantariaren kontzertua
Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak eta Akitaniako Nazional Esznenak elkarlanean, urtarrilaren 22an (20:00), Harriet Baita karpan, Lucas Santtana artista brasildarraren kontzertua antolatzen du.
Lucas Santtana 1970ean Salvador de Bahian sortu zen. 1960ko hamarkadan Brasilgo diktadura militarraren erreakzio gisa agertu zen, orduetan sortu zen "tropicália"deitu kultur mugimenduko oinordeko bezala. Abeslariak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016