Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 10a

Amikuze

Xabi Molia Donapaleun maiatzaren 10ean!

Xabi Molia, Baionarra sortzez, idazle eta filmegile ezaguna da. Duela zonbait urte, besteak beste, "Le sanctuaire" filmaren testua idatzi zuen, 1984 eta 1986 artean, frantses eta español gobernuek izan zituzten negoziaketak ETArekin xeheki aztertuz. Bere azken filma "Comme des rois" pasatuko da helduden ostegunean (maiatzaren 10ean) Donapaleuko zinema gelan arratseko 9 orenetan eta Xabi Molia bera hor izanen da filmaren ondotik bere obra...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 10a

Dantza topaketak À¢'€'"

Iaz bezala Ibarlako Hastapen taldeak Ibarlako bosgarren topaketak antolatuko ditu maiatzaren 10ean, 11n, 12an eta 13an. Dantzaldiak emanen dira ostegun 10ean arratsaldean, eta ostiral eta larunbatean gaueko 9etan.

Ortzegunean, 15:00 euskal dantzaldia, 17:00 musika tresnen aurkezpena.

Ostiralean, 9:00- 17:00 dantza ikastaldiak (Ingurutxo, Tafallako jota, Flandriako dantzak, Italiako Piemontekoak, kantua), 17:00 etxemozkin merkatua, 21:00 euskal dantzaldia....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 10a

Baigorri

Sortze À¢'€'"

Azken egun hauetan bi sortze izan ditugu herrian. Leizpartze auzoan, Bortairuko Joël Indart eta Erika Bourdette-ri bigarren haurra sortu zaie, nekattoa Amelia izendatu dutena. Behereko karrikan bizi diren Lucienne Letellier eta Nicolas Daguerre-ri muttikoa sortu zaie, Valentin izendatu dutena. Ongi etorriarekin, osagarri eta urostasun desiratzen diotegu sortu berrieri eta goresmenak aitama gazteeri, agurrak ere beren etxeko guzieri.

Heriotze...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 10a

Heriotze

Apiril ondar huntan lagundu dugu bere azken egoitzarat Jeannot Roman, 87 urtetan. Ezkonduz geroz, bizi gehiena Urepele Eiharan egona zen bere emaztea eta familiarekin. Zonbait urte huntan Alduden bizitzen ziren, han etxe bat erosirik. Gizon goxoa eta lagunkina zen Jeannot. Duela zonbait urte espos laguna galdua zuen frango fite. Azkenik bere seme Jean-Michelekin bizi zen. Ez du nehori lanik eman, supituki joan da ezti eztia. Gure doluminak eskaintzen ditugu seme-alaber eta familia guziari....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 10a

| Lekorne | Luhuso

Baigura Ikastola ere kexu!

Joan den ostiralean milaka haur, buraso, aitatxi-amatxi eta euskaltzale bildu ziren Baionako karriketan. Baigura Ikastola ere hor zen, haurrak motibatuak danborrada bat antolatua zela, haur guziek plazerrez jo dute. Lekorne Gerezietan kokatua den ikastolak 54 haur ditu, Makea, Heleta, Lekuine herrietako haurrak dira ibilki.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 10a

Heriotze À¢'€'"

Betixkoneko Odette Bidonde zendu zaiku. 82 urte zituen. Larresoron sortua Nogues familian, haurra zelarik familia Oilaskorat etorri zen bizitzera. 19 urtetan ezkondu zen Munokobordako Pattinekin, Betixkoneko etxaldearen segida hartuz. Dominique seme zaharrenaren galtzeko sofrikario handia jasan izan behar zuten duela 30 bat urte. Bazuen zazpi urte nunbaitan minbizia bazaukala Odettek. Azken 20 egunak Izpurako klinikan iragan ditu eta han da zendu. Joan den astean iragan dira ehorzketak....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016