Herriz Herri | 2017ko Abenduaren 14a
Berri onak ere esku huska, Iñaki Mollon-Jokin Phagaburu finalerdietan nagusitu baitira 40-22 Goizeko Izarraren aurka, artekoen B mailan.
Herriz Herri | 2017ko Abenduaren 14a
Bi hitz, joan den igandean herriko trinketean iragan bi partidetaz, zinez biak ere fite joan direla, eta goresmenak atzoko gazteeri (Idiart-Mougika), bigarren maileko finala jokatuko baitute eta ere Denek Bat-eko Etcheverry-Harismendyri lehen mailako finala jokatuko baitute.
Herriz Herri | 2017ko Abenduaren 14a
Deitua Eguberriko musa, Larre ostatuak antolatzen du urte guziz bezala mus lehiaketa haundi bat heldu den igande 17an, arratsaldeko bi orenetarik aitzina izen hartzea, hiru orenetan haste, sari ederrez dohatua 500 euro irabazdunek, 300 euro galtzaileek, beste anitz gauza ere izan ditakelarik.
Herriz Herri | 2017ko Abenduaren 14a
Airetik xapeldun andereetan, airez-aire irabazi dute Etxeberria Idoia eta Bernadeta Oxobyk eta hau bi haurren ama izanki eta oraino Airetik-en hoberena!
Herriz Herri | 2017ko Abenduaren 14a
Bixtaederreko Jean-Michel Elissalde ezkondu zauku adin ederra bildu ondoan, doi-doia 60 urte, eta aspaldi ezagutzen zuen bizilaguna Snjezana Sragak oraino zonbait urtez lanean segitu beharko du Hazparne aldean.
Herriz Herri | 2017ko Abenduaren 14a
Pausatu zauku 83 urtetan Pauline Bellecave Eskarba Larinako amatxi langilea.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016