Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 12a

Hiruka'ntuz larunbatean Inharrian

Duela bi urte bezala, Iparraldeko hiru herrialdeen topaketa, kantuaren inguruan, iraganen da apirilaren 14an, Ibarrungo Inharria baserriaren gerizapean.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a

Hazpandar muslariak xapeldun handi

Museko finalak luze joan dira astelehenean Senperen, Ibarrun Inharrian, ororen buru hazpandar muslarien probetxurako. Hiru finaletan bost hazpandar pare baziren (hiru Hazparneren kondu, bat Zelaiko eta beste bat Urkoiko), seigarren parea baionesa....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a

Xingar hoberena Lekornekoa

Baionako xingar ferian, joan den ostegunean, Jean-Pierre Idieder Lekondarrak eskuratu du xingar hoberenaren saria (gure argazkia). Bigarren atera da Mithikileko Gérard Hardouin, hirugarren Haltsuko Marcel Machicote. Xingar kofradiaren saria, aldiz, presentatze hoberenarentzat, Morlaaseko Daniel Tailleur biarnesak du altxatu....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a

Larunbatean, bi kontzertu eta dantzaldia herriko plaza nagusian!

Azken asteburuetan, pesta komiteko gazteak jo ta ke ari dira lanean heldu den ibiakoitzeko kontzertuen prestatzen: afixa, propaganda, bilkura... Alabainan, larunbatean jende gaitza igurikatzen baitute, behar diren prestatze lanetan segituko dute aste huntan ere kontzertuak baldintza hoberenetan iragan diten, jakinez talde ezagunak gomitatu dituztela, apirilaren 7 honetan, sartzeak 10 eurotan proposatuz.

Apirilaren 7an, FREEDOM FOR AIHERRA 7 deitu duten kontzertua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a

| Lekorne

Makean Dolu:

Joan den astean berri latz batek inarrosi du Makea, Jean-Marc Blain Urburukoa, sortzez baionarra, istripuz hil zela. 54 urte zituen. Errugbizale sutsua, bereziki Aviron Bayonnais zale errabiatua. Gizon goxo baten oroitzapena atxikiko dugu. Ehorzketak Baionako San Andres elizan iragan dira asteazkenean. Bihotz-bihotzez gure atxikimendua Chantal emazteari, Nikolas eta Elodie, Laurent, Arnaud hiru semeeri eta errainari, bai eta Blain eta Zubieta familia guziari....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a

Sortze | Entzunaldi eta kontzertu | Bazkari eta dantzaldi

Sortze À¢'€'"

Joanden astean, bi sortze izan ditugu herrian. Okoze auzogunean bizi diren Christian Oçafrain eta Jeanne Aldacourouk mundura eman dute beren lehen haurra, muttikoa, Ibai izendatu dutena. Zonbait egun berantago, Bastida auzogunean, Berrauko Kristophe Bidart eta Cecile Ansolabeherek ere ongi etorria egin diote beren lehen haurrari, nekattoa Maina izendatu dutena. Ongi etorriarekin osagarri eta zorion opatuz sortu berrieri, gure goresmenak doatzi aitama gazteeri...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016