Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
Apirilaren 18an, Adin Ederra elkarteak gomitatzen ditu nahi duten guziak informazio arratsalde batetara, oren bata eta erditarik goiti, Bil Etxea herriko gela haundira.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
Errobiko Salbatore parropiarentzat Aste Sainduko elizkizunak honela izanen dira: Ortzegun Sainduz Jesusen azken afariaren ospatzea 19:30etan Uztaritzen; Ortzirale Sainduz Kurutze sainduaren ospatzea 19:30etan Uztaritzen; Larunbat Sainduz Bazkoko gaubeila 21:00etan Uztaritzen; Bazko egunez mezak 9:00etan Jatsun eta 10:30etan Arruntzan eta Larresoron. Aste Saindu on deneri.
...Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
CCAS edo herriko laguntza sozialen zentroak informazio bilkura antolatzen du ortzegun huntan, 13an, Lapurdi gelan 14:30etarik 15:30era 50 urtez goitiko jendeentzat. Dohainik eskaintzen dituen jarduera berri batzuen berri emanen dute.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
Apiril hastapen huntan Herriko Etxeak obrak abiatu ditu Hiribehereko karrika osoki berrantolatzeko, Mailiarenako bide juntatik Errepietako bide juntaraino. Egunero auto kopuru handia pasatzen da hortik ere, ez beti abiadura errespetatuz.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
Zaldubi Ikastolak antolatzen du ekitaldi hau, larunbatean arratseko 7:00etan hasiko dena, kirol zelaiko salan. Izen emaiteak hasiko dira arratseko 6:00etatik goiti eta parte hartzea 10 eurotan À¯'¬'nkatua da bakotxarendako.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
Herriko Etxetik sortze bat eta hiru heriotze seinalatu dauzkute. Ongi etorri beraz Durietz Lois mutikoari, Ibarrungo auzoan eta suerte on bizi berri huntan, zure burasoeri ere zorion beroenak. Heriotzeeri dagokionez, Mayi Halsouet 91 urte, Marguerite Dumora 60 urte eta Hubert Le Noc 89 urte. Hauen familia eta ahaideeri gure dolumin bizienak.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016