Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a

Herriko Etxetik

Martxoaren 23an herriko hautetsiak bildu dira zenbeit erabakiren hartzeko. Lehen gaia izan da 2016ko konduen baieztatzea, hau bozkatu ondoan aipatu dute 2018ko aitzinkonduen norabidea. Behin hilarriak 12 tokiz haundituko dituzte eta ere 10 leku errauts ontzi deitu hauts gunean.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a

Biziko gertakizunak

Sortzeak: Ibai Miranda otsailaren 26an eta Alaia Calvo Artola martxoaren 19an sortu berrieri eta hauen burasoeri zorionak bihotzetik. Ezkontzak: Pantxo Tellechea eta Isabelle-Laure Iribarren martxoaren 19an bai eta Jacques-Antoine Dany eta Marie-Thérèse Labourie martxoaren 25ean juntatu dira elkarri. Gure goresmenak bi bikoteeri. Heriotzeak: Gure dolumin bizienak Jeanne Cluigt, Roger-Ernest Maire eta François Etchegarayren familieri....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a

Ateraldi kulturala Loiolara

Ateraldi kulturala Loiolara apirilaren 25ean muntatzen dute Herriko Etxeak, CCSA eta Adin Goxoa elkarteek. Loiolako santuarioaren eta Azpeitiako bisita; herri hortan berean bazkaria.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a

Etxarri Kolektiboak herri guzitara bidaldu gutun-mozioa

Etxarri Kolektiboak bere helburuak jarraitzen ditu: AFMR Etxarriko gune historikoaren saltzapenaren ezeztatzea eta hola eginez, gure lurraldeetako balore humanisten tresna bultzazaile bat berbilakaraztea.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a

Presoekin elkartasunez

"Bat iñon loturik deino ez gara gu ixilduko" kantatu dugu "Presoekin elkartasunez" ospakizunean joan den ortziralean, kartsutasun eta bildutasun handienean presoen eta familien egoera eta errealitate gogorra aipatuz.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a

Heriotze

Kurutzaldeko Battitta Salla gure maixturiak utzi gaitu 83 urte zituela. Denak harritu gaitu berriak, zeren eta tupustez etorri baitzako herioa xerka goizeko askaria hartzerat zoala. SAMU-a etorri da bainan ezin izan dute bihotza berriz abiarazi. Joan den aste hastapenean izan da ehorzketako meza zointan eliza mukuru bete baita ahaider juntatu adiskidez. Battittaren oroitzapena gogoan daukagula, familiari eskaintzen ditugu gure doluminak....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016