Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a

Ekitaldia - Irulegiko Irratia

Ekitaldia

Aurten ere "Natura garbia laket dut" egunaren karietarat, tokiko ACVB ihiziko elkarteak ekitaldi hortan parte hartuko du.Hortarat gomitatzen ditu tokiko elkarte desberdin guziak, bai eta mendia baliatzen dutenak, heieri juntatzerat. Alabainan ororen axola izan behar du. Erremorka ttipiak ongi etorriak litaizke hondarkinen heltzeko bilgunetarat. Hitzordua finkatua da martxoaren 15ean, Aldudeko plazan (8:30).

Irulegiko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a

Mus txapelketa xuxentze - 36.mus lehiaketaren arrakasta - Irulegiko irratia - Eguzkilore haurtzain etxea

Mus txapelketa xuxentze (Herria 3776)

Iragan astean idatzirik Union Basque batasunak antolatu Frantziako mus txapelketaren azken haitadak Gozategia ostatuan iraganen zirela, geroztik aldaketa bat izan da: herritarren arteko txapelketa ez da Gozategian bururatuko, baina bai Denen Etxeko gelan, martxoaren 15ean larunbatarekin, bai mus partidak (18:30) eta bai afaria (21:00). Afaria Goiti Aire (3.adinekoak) elkarteak du prestatuko. Afaria deneri idekia izanez, izenak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a

2025eko ihauteriak alai eta umoretsuak - Erle Beltzaren eguna - Itsas'Rock - Erakusketa - Ganer hutsa

2025eko ihauteriak alai eta umoretsuak

Hiru asteburuz gazte eta lorios ibili ondoan auzoz auzo eta etxez etxe, Atharriko zelaian bururatu dira 2025eko ihauteriak. Ataitzeko dantzariek, ttipi eta handiek, eskaini dute erakustaldi bikaina, hameka musikari bazituztela ondoan haize hotzaren uxatzeko, beren tresnei ufaka eta tiraka.

San Pantzarren auziak antzerki agerraldi zalapartatsua eskaini du, dena zirto eta dena zartzail, herrian ala auzo herrian urte luzean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a

Sortze - Feria

Sortze

Mila lorietan dago Durcudoy familia, semearen ondotik alabari ongietorria eginik, goresmenak aitameri eta bizi zoriontsu luzea Milaya ttipiari.

Feria

Primaderako feria deitzen ginuen feria hau, hastapenean xutik ezarri zelarik 1962ko martxoaren 20an egin zuen lehen ateraldia, egun baten gainean.

Geroxeago, emeki emeki bi egunetara luzatu zen, lehen egunean zaldiak, bigarren egunean behiak, ezarri ere zen behi gorrien...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a

Kantu bazkaria Inharrian - Jondoni Jakobe nola eta zertako? - "Et Cyrano chantait" antzerkia - Mediatekan hitzordua - Otsaileko sortze eta heriotzeak - Mutxikoak - Errugbian

Kantu bazkaria Inharrian

Zaldubi Ikastolak urtero antolatzen duen bazkari kantatua iraganen da martxoaren 22an (12:00) Inharria baserrian. Ekitaldiak biltzen ditu Iparraldeko 3 herrialdeak, hortarako deitzen da "Hiruka'ntuz", aurten Integrazio Batzordea egituraren alde egina da. Bazkari bikaina, erreserbatzea beharrezkoa da martxoaren 15erako, SMSbidez: 06-09-80-90-39.

Jondoni Jakobe nola eta zertako?

Martxoaren 20an (19:00),...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a

Xabi Tapiaren erakusketa dela eta - Emazteen Eguna - Ikastolaren aldeko kantaldia - Liburu denda-kafetegia proiektua - Xoldokogaina sutan - Ganbera hustea - Joana Halzuet - Ibardingo krono eskalada

Xabi Tapiaren erakusketa dela eta

Urtarrilaren 30etik martxoaren 21era zabalik izanen da Posta gelan, Xabi Tapia margolari urruñarraren "Hatz ikusezina" izeneko erakusketa. Ikusteko tenorea: astelehenetik ostiralera (9:00-12:30/14:00-17:30), urririk. Baina nor dugu Xabi Tapia? 40 urteko urruñarra dugu, modu profesionalean, marrazkiak eta margolanak egiten dituena. Parisen bizitzetik itzuli zenean duela sei urte, bide artistiko berriari ekitea deliberatu zuen. Orduz...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016