Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Eskubaloia
Nazional 2 mailan, Irisartarrek galdu dute ttantto batez Balmaren kontra, 27-28.
Neska gehienetan, bigarren taldeak irabazi du Barzun-en, 21-19.
Bestalde
Heldu den larunbatean, martxoaren 1ean, eskubaloiko Irisartarrak elkarteak antolatzen du loto/bingo handia Airoski gelan (20:30). Usaian bezala, anitz sari eder izanen da irabazteko. Jateko eta edateko ere, nahi duenarentzat. Jin gostuan nonbre handian, denbora...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Aizu Ametza ikastolak ganer hustea antolatzen du, martxoaren 9an igande goizez (9:00-17:00), Hiriburuko ezkerparetan. Xehetasun eta izen-emaiteak: 06-19-03-38-56.
...Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Martxoaren 7an (18:00), olerkarien udaberria kari, "Insurrection Volcanique" inprobisazio eta bertsoak iraganen dira. Txomin Dhers ariko da txalapartan eta Bixente Etxegarai bertsulari lanetan. Hitzorduan Baltsanen emana da, urririk.
...Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Jostakin elkarteak antzerki talde baten osatzeko proposamena luzatzen du, nerabe eta haurrentzat, 10 urtetik goiti. Peio Berterretche antzerkian adituak kudeatuko du. Xedea da uztailaren 17an, herriko besten kari, ostegunarekin ikusgarria presentatzea. Horretarako izena emanen dutenek segurtatu beharko dute hor izanen direla.
Errepikak astean behin izanen dira, ostiralez, bi talde osatuko dira: lehena, 10 urtetik 12 urteraino: CM1, CM2 eta 6.ak (17:30-19:00) eta bigarrena 13 urtetik...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Slow Food Bizi Ona 2002tik ari da lanean, lurraldeko laborari ekoizleen eta sukaldaritza unibertsoaren arteko loturak egiten. Izan ere, bi unibertso ezberdin horiek nahiz eta lekuko eta kalitatezko produktuekiko interesa duten, elkarlanean aritzea ez da beti errexa izaten. Horretarako, Bizi Onak Sasi Artalde elkartearekin bat egiten du afari baten antolatzeko. Martxoaren 11n iraganen da, asteartez, Bidarteko Kaliko Hotel jatetxean. Parada izanen da sukaldaritzaren ondarearen parte diren...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Hamar bat urtez isiltasunean egon ondotik, Senpereko Elizalde kolegioarekin partaidetza sortuz, arrakasta ederra bildu dute Zuraideko ihauteriek aurten. Goraipatzekoa da elkarlanaren emaitza ona, dantza taldekoek herriko gazteriarekin batera jakin baitute herritarren federatzen. Zuraiden gaindi ibili gira, Etxeto-mobile trakturrez bazterrak inarrosiz. Herriko gazteek Zanpantzarren auzia jokatu dute molde satirikoan, herriko gora beheretaz irri eginez.Kontzertuekin segitu da giro...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016