Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Berrikitan Etxeberria estreinatua izan da. Herriko Etxeak 1999an erosi zuen. Domofrance alokatzaile sozialak 1950 hamarkadako eraikina zaharberritu du. Laborantzarako lurrik baliatu gabe, Elkartasunezko Alokatze Kontratu Errealeko (bail réel solidaire) 3 bizitegi salgai ezarriak izan dira. Baigorri-Garazi eskualdeko 3 bikote gazteek jabe izaiteko aukera ukanen dute.
Estreinaldian Beñat Arrabit auzapezarekin eta axuantekin batera, presente ziren Iñaki Etchaniz...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Bertso afaria
Otsailaren 28an ostiralarekin (20:00), bertso afaria antolatua da Kalostrapen Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso bertsulariekin. Lehenago (19:00), bertso aperitifa iraganen da Baionako bertso eskolako haurrekin. Menuan piperrada eta txistorra kazoleta, bildoxkia ilar xuriekin, etxeko irris esnea, arnoa, kafea eta ondorengoa 28 eurotan. Agian erreserbatzeko ez da berantegi: 05-59-52-94-70.
Biltxokoko...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Bestak
Martxoaren 1ean, Ibaialde elkarteak antolatu zikiroaren karietara, arratsaldean hainbat ekimen antolatuko dira Saint-Jean gelan, besteak beste ergometroan arraun froga (16:00), mutxikoak (19:00), Angelun Kantuz (20:00), zikiroa (21:00) eta danborrada (22:00). Zikiroak 25 euro kostako du. Izen emateak: 05-59-03-77-01.
Koru kontzertua
Martxoaren 2an (18:15), Errepika eta Denbora Pasa koruek kontzertua eskainiko dute Notre Dame...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Mutxikoak
Hilabeteko lehen igande guziz bezala, mutxikoak izanen dira martxoaren 2an, Itxaka auzoko pilota plazan (11:30). Punpeka taldeak animatuko ditu. Xehetasunak: 05-40-39-60-88.
100 zuhaitz landatuak
Otsailaren 5ean, Xantako kolegioko seigarreneko 23 ikaslek 100 zuhaitz landatu zituzten Urdazuriko errepirako Naturagune sentikorrean, bista lekuaren eta Jean Bost-en oroitarriaren artean: 50 haltz beltz eta 50 haritz kandudun....
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Ihauteriak
Martxoaren 1ean emana da hitzordua (15:30) Lapurdiko plazan, Ihauterien pestan parte hartzeko. Desfilea, joaldunak, dantzariak, musikariak, ziganteak, Zanpantzar, Zortzi taldea eta nahi duen oro bistan dena, aurkituko dira karriketan ibiltzeko. Zanpantzar auziaren ondotik erreko da urtero bezala eta gero jan eta edaten ahalko da horren ospatzeko.
Arratsean, Ttattolan 20:00tarik goiti kontzertuak izanen dira Katu Bazka eta Kibule...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Emaztearen Nazioarteko Eguna
Martxoaren 8an larunbatarekin (18:00), Emaztearen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunaren kari, orain arte izenik ez duen Herriko Etxeko plazari Daniela Albizu urruñar emazte humanista, irakasle, ekintzaile, idazle eta euskaltzalearen izena ezarriko diote. Horren ondotik, 19:00tatik goiti, Maialen Errotabehere kantariaren kontzertua izanen da.
Daniela Albizu herrian izan den lehen emazte hautetsia (1983-1992) dugu. 2015eko otsailaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016