Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Ihauteriak
Asteburu huntan ginituen Saran, larunbatean gazteria ibili da auzoetan etxez etxe. Igandean haurrak eta helduak denak mozorrotuak egin dituzte gauza pollitak plazan musikarien soinu ederrekin, ondotik Zanpantzar erre dute alegrantzian. Bazen jende asko, plaza ongi betea zen, denborak ere lagundu ditu. Ondotik bazkaria errugbi taldeak antolatua, 180 bat baziren denak umore onean. Gero kontzertua Andoni Oilokiegirekin, ederra izan da. Aurtengoak ere pasatu...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Funditze
Oilarandoiko kaperaren ondoan den harrizko norabide mahaia funditua izan da. Zehazkiago erraiteko, bere zangoetarik jali eta horren gainean zizelduak ziren mendien izenen hizkiak (Iparla, Jara, Munhoa, Adartza, Hautza...) nahitara andeatu ditu norbaitek eta ez dira gehiago irakurtzen ahal. Bazen doi-doia urtea harri hori han plantatua zutela. Erreparakuntza lanak jadanik hasiak omen dituzte. Ez dira egilearen motibazio edo arrazoinak...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Heriotze
Laburki aipatua otsailaren 13an, 62 urtetan pausatu zen Mixel Amade. Sortzez Biarnokoa zen, buraso ordeak Lons hirian zituen. Gazterik egin zuen Euskal Herrian bizitzeko hautua, lehenik Uztaritzen bere bizi lagunarekin bi seme jiten zaizkiela eta urte guti barne Izturitzen Xantxotea erosirik duela 32 bat urte.
Euskal Herriarentzat aspalditik atxikimendu bereziazuela, hori dugu ikasi 97 urterekin azken bisitaren egitera jina zitzaion amaordearen...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Zanpantzarren auzia prest
Hilaren 22an larunbatarekin, Urruñako ihautearen bigarren zatia izanen da herrian. 16:30etatik goiti, Kaskarotak, zirtzilak, hartz adarduna, kotilungorriak... herriko plazara iritsiko dira. Zanpantzar ekarriko dute. Plaza erdian, makila lodi baten kontra lotu ondoren, epaiketa eginen dute, eta gero su emanen diote. Horren ondotik, mutxikoak, fandangoak, zortzikoak... eta horrelako dantzak izanen dira suaren inguruan, urruñar eta etorriko...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Arruntzako auzo batzordea
Joan den astelehen arratsean bildu da Arruntzako auzo batzordea Erdiko Etxean, Pierrot Rouget hautetsi erreferentearen inguruan. Hastapenean Txik Txak autobus sarearen berri eman du hautetsiak, azpimarratzen zuela auzo horren hedadura, ez duela autobus sare horrek nahi bezala estaltzen bere zerbitzuez. Ibiltzeko zailtasunak dituzten biztanleek balia dezakete halere garraio partikular batzuen zerbitzua prezio ttipian galdeginez geroz. Arruntzan...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Baionan Kantuz
Otsailaren 22an Baionan Kantuz ospatuko da bai eta Baionako Ihauteriak. Tuntunako kideek ez zuten egun hori huts egiten ahal eta denek Lapurdiko Ihauterietako Zirtzilen mozorroa dukete, egun hortako Ihauterien lehen hitzorduari zor zaion tonuaren emaiteko. Publikoa ere gomitatua da ber gisan edo nahi duen bezala mozorrotzera. Zirtzilak trapu zaharrez eta xingolez jantziak dira eta programan ere hori azpimarratua daike, "Trapu zaharrak" Iparragirreren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016