Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a
Aurrekontu parte hartzailea
Aurtengo aurrekontu parte hartzailearen edizioa bukatu da emaitzen publikatzearekin. Herriko Etxeak aurten 12.000 euro ezarriak zituen orokorki, eta bozkatzeak iragan dira ekainaren lehenetik uztailaren 15era. Lehen oharra, 2023ko edizioan 1.254 boz bali izan ziren, aurtengoan 501 bakarrik herri osoarentzat. Emaitzak hauek izan dira: lehen Heraitzeko auzo batzordea 294 bozekin (haurren jostalekua dute proiektua) eta 5.000 euroren laguntza...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a
Uztailaren 24an, Joseph Abeberry etorbidearen berrantolaketa estreinatu zen, biztanle, partaide eta hautetsi batzuekin. 2024. urte hastapenean hasiriko lana 2021ean ondoko karriketan abiaturiko lehen urrats baten ildotik eramana izan da. Orain bukatuak diren obrek honakoak ahalbidetu dituzte: bidea goitik behera konpontzea, aparkatzea berrantolatzea, espaloiak helgarritasun arauen araberakoak ezartzea, zenbait aparkaleku iragazkor bihurtzea eta sare idorrak lurperatzea. Hiria hobetzeko...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a
Irisartarrak pilota elkarteak hiru pare zeuzkan Frantziako xapelgoaren konduko final-laurdenetan eta hiruek irabazi dute!
Xitoetan, Luis Palmerin Chohobigarat – Eneko Bidartek partida ereman dute 30-23 Zaharrer Segi 3-koen parean. FinalerdietanZaharrer Segi 1-ekoen aurka arizan beharko dira. Bigarren mailan, Eneko Etchevers – Xan Bidartek irabazi dute 30-25 Itsasuarrak-en parean. Hemen, partida erditsutan, arras tinkoa izan da, 18-18, gero 27-19, 30-25. Orain...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a
Plazer hartzen dugu ikustean 50 bat urte huntan hutsik zagon etxe bat berpiztu zaukula herrian. Hau dugu Larregain etxea. Bikote gazte batek egoitza hori erosi du eta apailatzen ari da. Beste berri eder bat jakin dugu: etxe hortako Joana Apesteguy lapurtarrak eta Battitt Garcia xiberutarrak ongietorria egin diote Maddi deitu duten neskattoari. Herri ttipi batean zinez berri onak dira holakoak. Ongi etorri gure herrirat! Familia huni osagarri on eta zorion desiratzen diogu.
...Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a
Sortze
Elixaldea etxe multxoan bizi diren Marie Bonnet eta Damien Bareille andere jaunak lorietan daude, joan den ekainaren 28an ongietorria egin baitzioten beren bigarren haurrari, Izei izendatu duten semeari. Mendi anai zaharrenak jostatzeko laguna ukanen du horrela.
Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta zoriontsua sortu berriari.
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a Duela zonbait hilabete, Esnausuko kaperak bere erretaulan ahulezia batzuk nabarmendurik, dena desmuntatu behar izan zen. Herriko Etxea jabea izanez, obrak Amikuzeko ofiziale berezitu baten gain emanak zituen. Joan den igandean, orok egin den lan miresgarria preziatu ahal ukan du. Aitzinean zeukan itxura, zen bezala begiratua izan da gune minberatuak berriztaturik. Azpimarratzekoa da, hiruzpalau esnausuarrek beren baitatik eraman duten lan balios bezain ohargarria. Kapera bere osotasunean...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Esnausuko kapera
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016