Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a

Garruzeko feria hurbiltzen ari

Heldu den astean, uztailaren 31n eta agorrilaren 1ean, Garruze goizik iratzartuko da! Ostegunean zaldiak eta ostiralean behiak ohoretan izanen dira, tratulari eta ikusle anitzen artean. Horien aldean ere ferietako zernahi puska saltzaile, jendeen kuriositatea pizteko. Laborantxako tresneria frango ere ikusgai eta salgai, auto saltzaile batzuen saihetsean.

Ostegunean (17:00), artzain xakur lehiaketa plaza ondoan, ikusgarri ederra eta arraroa hemen gaindi eta dohainik eskainia. Hutsegin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a

Beñat Zintzo-Garmendiaren hitzaldia - Lehentasunez euskaraz orain!

Beñat Zintzo-Garmendiaren hitzaldia

Baxe Nafarroako erakustokiak bere udako hitzaldiak segitzen ditu. Aste huntan, Beñat Zintzo-Garmendia, sorgin-ihiziaz Euskal Herrian XVII. mendearen hastapenean mintzatuko da. Hitzordua ostegun huntan emana da uztailaren 24an Bideaken (20:30).

Lehentasunez euskaraz orain!

Donapaleuko besten kari, EHE (Euskal...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a

Odol ematea

Odola ematea urtean zehar biziki inportantea bada, udan oraindik gehiago!

Uztailaren 29an (14:00-18:00), odola emateko aukera izanen da, itsas espazioan. Ondotik, krakada hartzen ahalko da. Usaian bezala, hitzordua aitzinetik hartu behar da dondesang.efs.sante.fr webgunean.

Ez dezagun ahantzi odola emateak bizi bat salba dezakeela!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a

Feria - Urmuga - Harry D'Abbadie D'Arrast

Feria

Laborantxa ekoizleen eta ofizialeen feria dugu Baigorrin uztailaren 27an (igandez). Erakusketa, salmenta eta jastatzea egun guzian, Herriko Etxeko plazan. Indar jokoak arratsaldez.

Urmuga

Oroitarazten dugu maila gorako kontzertu emanaldia proposatua zaukula uztailaren 27an, igandez, Etxauzia jauregian (18:30):...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a

Kontzertuak


Uztailaren 30ean (21:00), Anne Etchegoyen, Janus Lester eta Nico Wayne Toussaint taldeek kontzertua eskainiko dute Gaztelu Zaharrean. Sartzeak 12 eta 25 euroren artean kostako du. Tokiak atxikitzeko: resa.visitbayonne.com.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a

Bardozeko pestak


Aurtengo herriko pestak agorrilaren 14tik 17ra iraganen dira. Pesta komiteko kideek ekainaren 30etik hasi zuten herria etxez etxe zeharkatzen egitaraua banatzeko eta dirua biltzeko. Aurten ere, animazio frango proposatzen dizkigute. Pestak hasiko dira afari onarekin, platanoen azpian, Los Bombaceros taldeak alaiturik. Begi Beltz taldeak segituko du gaualdia.

Ostiralean, agorrilaren 15eko meza tradizionalarekin hasiko da, eta kantuak segituko dira Bardozen Kantuz-ekin...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016