Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
Iparraldeko Orkestra larunbatean
Apirilaren 12an (20:00), kontzertu sinfoniko horretarako Euskal Herriko Orkestrak Chloe Meyzie zuzendariaren gidaritzapean, Benjamin Attahirren konposizio garaikide ausarta aurkezten du. Ondotik, Arielle Beck pianistak Mozarten unibertsoa bisitatuko du, azkenik Iparraldeko Orkestrak Saint-Saens-en Sinfonia Nagusia emanen du. Oren batez musika klasikoaz gozatzeko parada ezin hobea, Larreko salan. Erreserba Ipar Euskal Herriko turismo...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
Biltxokon kantuz
Apirilaren 12an (12:00), kantuz artzen ahalko da Biltxokoko larunbatak kari.
Lehengo kantuen inguruko saioa
Apirilaren 14an (19:00), Pantxix Bidartek lehengo kantuen inguruko saioa eskainiko du Biltxokon.
Liburu aurkezpena
Apirilaren 16an (18:30), Idoia Rodriguez Mondragon-en "Euritan" liburuaren aurkezpena eginen da Elkar liburu dendan. Euskaraz izanen da eta urririk....
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
Heriotze
Joan den ibiakoitz goizean ehortzia izan da Aiherrako eliza betean bere haur denbora Etxenikan (Bildarritz auzoaldean) iragan zuen Janina Bordalecou anderea. Aspaldiko urtetan Hazparnen bizi zen, eta barkatzen ez duen gaitzak ereman du 67 urtetan.
Gure agurrik leialenak Janina zenaren hiru anai-arreberi, bost semeeri eta hauen familiakoeri.
Bi laneko lokal eta apartamentu bat alokatzeko
Herriko Etxeak jakinarazten du...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
Sortze
Okozeko "Ognaki" etxean bizi diren Valérie eta Thomas Figues-ek ongietorria egin diote heien lehen haurrari. Margaux deitu dute neskatxa. Goresmenak buraso gazteeri.
Mus
Frantses Federakuntzak antolatzen duen mus txapelketan, kantonamenduko sailkapenak jokatu dira Bankako Olaberrian. 4 talde baginituen Baigorritik bainan ez da bihi bat ere sailkatu, Pazko asteleheneko final egun handian parte hartzeko Hiriburun. Mihi gaixtoek...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
"Aldaxka Pozoituak" komikia
Zinez ederra, Aritz Ibarra Agirrezabal arabarrak, Nabarralde argitaletxearen bitartez, eta Martin Ttipiak egin marrazkiekin, plazaratu duen komiki historikoa. Aipatu liburuan, Lehen Gerla Handian Ipar Euskal Herrian gertatu zen tragedia kontatzen du, eta istorioa Urruñan kokatzen da. Horretarako, Eneko Bidegain eta Ibai Telletxea izan ditu laguntzaile eta informazio-iturri. Gerla madarikatu haren egiazko piztaileak, estatuen interes...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
Eskubaloia
Gizonetan, nazional 2 mailan, Irisarrik irabazi dio Limoges-eri, 29-27.
Pre-nazional mailan, bigarren taldeak irabazi dio Bordeaux-Cauderan-eri, 28-23.
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Bruges-eri, 32-24.
Bigarren taldeak irabazi dio Lons-eri, 27-25.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Pessac-en, 36-28.
Heldu den asteburuko partidak
Gizonetan, nazional 2...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016