Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Otsantzeko kaperako ateraldia
Jakobia Senpere elkarteak antolatzen du urtero bezala Santa Maria Madalena ospatzeko gisan, uztailaren 22an, beilarien ibilaldia Otsantzeko kaperaraino. Hor biltzen dira Senpere, Zuraide eta Uztaritzetik datozen beilariak, geroz eta gehiagok parte hartzen dute ekitaldi honetan. Senpertarren oinezko ibilaldiarendako, hitzordua finkatua da 16:00tan erretor etxean, 18:00tan iraganen da meza Uztaritzeko erretorak...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Joana Halzuet traineru patroi urruñarra
Joana Halzuet arraunlari urruñarra ezaguna dugu herrian. Lapurdi traineruan ibilitakoa da arraunlari eta patroi gisa, Donostiako taldeko traineruan ere ibilia da arraunlari, eta 2025eko denboraldirako patroi hartu dute Donostiako Arraun Lagunak taldearen traineruan. 2024ko estropada nagusian, Arraun Lagunak emazteen trainerua izan zen txapeldun, eta aurtengo estropadetan, Joana Halzuetek gidatu...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Otsantzeko beila
Urtero egiten den bezala, santa Madalena kari, uztailaren 22an iraganen da Otsantzeko kaperan beila. Oinez joan nahi dutenentzat hitzordua emana da (14:30) Jondoni Bixintxo eliza aitzinean. Bi orenen bidea, ez sobera zaila, bainan bidaianteri gomendatua oinetako on batzuen hartzea eta makila bat lagun. Meza kaperan (18:00) izanen da. Ondotik adixkidantzazko hurrupaldia eskainia izanen da tokian berean. Talde bat izan behar liteke ere Senperetik...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Lur eta itsaso afaria
Uztailaren 18an ostiralarekin (19:00), Ziburuko pilota plazan lur eta itsaso afaria iraganen da, tokiko gaualdi gormanta eta engaiatua! Zatozte zuen afaria apailatzera Idoki labeleko baserritar ekoizleek eta Pleine Mer elkarteko arrantzaleek atxikiko duten hamabost bat mahairen artean.
Sasoiko ekoizkinak, lekuan berean prestatuak, zirkuitu laburrean eta egin molde iraunkorrekin ekoiztuak. Besta giroa Lauak Quartet taldearekin eta mutxikoak...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Aurten ere pesta taldeko kideek herritarrei gomita luzatzen diete egitarau aberatsa proposatuz: ostegunarekin idekiko dira Zuraideko bestak (20:00), Alaiki dantza taldeak eskainiko duen ikusgarriarekin.
Ondotik Krexelak-eko neska taldekoak entzunen ditugu suziriak aitzin, lehen gaualdia DJ Juniko musikariekin bukatuko da.
Biharamunean, ostiralean, kanpoan antolatuko duten zikiro gaualdia hasiko da (19:00) musikan, afaria zerbitzatua izanen delarik (21:00)...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Gure Irratia Baionako bestetan
Uztailaren 9an hasi eta 13a arte iraunen dute herriko bestek. Joan den asteko alean aipatutakoaz gain, uztailaren 12an larunbatez, Patxondok bere lokala utziko dio Gure Irratiari. Egun osoan zehar, irratiak ostatu gibelean lekukoa hartuko du. Gosari, musika, animazio, edari, karaoke, dantza… Dena, errespetu eta umore onean! Ez galdu parada, euskara hutsezko komunikabidea sustengatzeko besta ederraz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016