Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Erakusketa hunen ikusteko azken parada izanen da ostiralean. Zinez berezia eta gutti ezagutua den gizon hortaz gehiago jakiteko mediatekara joan behar da. Gehiago eta xehekiago jakiteko bisita gidatua bada euskaraz ostiralean (10:30). Orori idekia da eta ongi etorria izanen da. Ez duda!
...Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Ikusgarria
Uztailaren 12an (21:00), “Aita zendako?” ikusgarria emanen da Gare du Midin. Ikusgarri bizia izanen da, Ipar Euskal Herriko ehun bat kantari, musikari, dantzari eta antzerkilarirekin. Euskaraz eta frantsesez, sartzeak 25 eta 35 euroren artean kostako du. Lekuak atxikitzeko: eventick.eu.
Kanpo ikastaroa
Uztailaren 14tik 25era, astelehenetik ostiralera (9:00-13:00/14:00-17:00), A1 mailatik C2 mailarako kanpo...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Herriko bestak hurbiltzen ari direla eta, heldu den ostegunean usaian bezala Jostakinek antolatu gaualdiarekin hasiko dira (20:00). Aurten 30 bat gaztek parte hartuko dute, bi antzerki emanak izanen dira “Ito bitez” eta Piarres Larzabalen “Orreaga”, beste talde batek kantuak emanen ditu.
Ondotik “Adriene Bergson-Johnson”, Maryse Urrutyk idatzi eta antzeztu obra ikusten ahalko da.
Herriko besten programaren segida heldu den astean.
...Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Bestaberri kartsua
Arras ederki iragan da Otaba eguna, gazte eta haur frangoren parte hartzearekin. Bai eliza barnean, bai kanpoan, bazen alegeratasun. Alabainan, bazuen zortzi urte ez zela gehiago Bestaberririk ospatzen gure herrian. Oraingo gazteek hartu dute beraz lekukoa. Oharra egina izan da haatik lehengo jantzi eta puska guziak ez direla errekuperatu etxeetatik. Heldu den urteko egin behar litaike atsulutuki! Horiek hola, elizkizunetik...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
“Muga Gabe” mugaz gaineko zirku jaialdia
Uztailaren 12an larunbatarekin (19:00), eta herriko plazan, jaialdiaren idekitzea izanen da, Rampante konpainiaren ikusgarriarekin. Uztailaren 13an igandearekin (19:00), eta herriko plazan, berriz ere Fabrizzio Rosselli konpainiaren ikusgarria izanen da eta segidan (20:00), Triphases konpainiarena. Horren ondotik (21:00),Zeze euskal artistaren kontzertua, elektro-world musikaz. Aipatu ekitaldiez gain, zirku tailerrak ere...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Kontzertua
Uztailaren 17an (20:30), Bost Axola taldeak kontzertua emanen du Ttiki Baci jatetxean.
Dokumentala
Lanetik Eginaren 30. urteurrena dela eta, urteetan zehar proiektuan aritu diren pertsona anitzen elkarrizketak bildu dira, elkartean bizitako esperientziak partekatuz. Testigantza horiek irudiekin, artxiboko bideoekin eta beste hainbat ustekaberekin tartekatzen dira. "Lanetik Egina: au service des musiques actuelles" deitu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016