Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a

Heriotze - Herriko bestak - Heraitze Koop-en eguna - Pilota

Heriotze

Zortzi egun barne parropian bost heriotze izan dira: Michel Guillard 92 urte Heraitzen, Patrice Gassuan Arruntzan, Monique Lapègue 69 urte Jatsun, Jan Battitt Goñi 81 urte Uztaritzen Sokorrondon eta Marie Germaine Berroa 102 urte Arruntzan. Doluminak helarazten dizkiegu dolutan diren familieri.

Herriko bestak

Herriko bestak hurbil ditugu. Iraganen dira uztailaren 17tik 20ra. Aurtengo egitarauak hauxe proposatzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a

Urruñako Euskararen Mapa - Ttipi-Ttapa ibilaldia Oletan - Ekaitz Bergaretxeren liburua - Antzerki eskolaren eguna - Zezeren kontzertua - Bisita gidatua elizan - Merkatua Zokoan - Herriko kirolak plazan - Urruñarrak elkarearen kirol besta

Urruñako Euskararen Mapa

Anitz gira euskaraz bizi nahi dugunak, euskaraz ikasi, jokatu, erosi, saldu, sortu… azken finean, gure egunerokoan euskara eroso erabiltzeko aukera ukan nahi dugunak. Ipar Euskal Herrian badira urtero euskararen aldeko konpromisoa hartu eta Bai Euskarari ziurtagiriaren bidezEuskararen Maparalotu diren entitate ugari, eta horrek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a

"Germanea" etxearen estreinaldia - Harri erauntsiak

"Germanea" etxearen estreinaldia

Ekainaren 20an, Herriko Etxeak plazaren zentroko "Germanea" deitzen den etxea estreinatu zuen, obra luzeak egin eta gero. 1722an altxatua, etxe eder horrek betidanik merkataritzarekin lotura hertsia du. Saltegi edota tailer anitz izan ziren etxe hortan garaian: okindegi, kloska tailerra, zapata denda, ostatu, zurgin, baita notarioaren bulegoa ere. "Anderea" deitzen den andere espos arroparen denda berriak zerrenda hori segituko du,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a

Eskuko telefono zaharren bilketa


Herriko Etxeak eskuko telefono zaharren biltzeko ontzi bat ezarria du. Horren xedea da hondakin elektronikoen ingurumen inpaktuak murriztea. Bilketa ontzia irailaren 19a arte egonen da, pasatzen ahal da Herriko Etxearen idekitze tenoretan: astelehen, astearte, ortzirale eta larunbatetan (9:00-12:30).

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a

Erakusketa - Ziburuko estudiantina

Erakusketa

Uztailaren 5etik 14ra, Joël Dagès-en ehungintzako lanen erakusketa iraganen da Serreseko kaperan, egun guziz (15:00-20:00). Erakusketaren izena "Ekaitza hasteko puntuan" da: hodeiak zeruan, airea heze, zerua belzten, ekaitza altxatzen ari da, euria jadanik sentitzen da.

Joël Dagès-en lanetan kolorearen eta marrazkiaren jolas nahasiak paisaia abstraktuak, egoera meteorologikoak, sentsazioak ekartzen ditu gogora. Ezer ez dago finkaturik, dena...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a

Odol biltze - Boz emaite - Auzo batzorde berri - Ur Begi elkarteak 30 urte - Pilota - Haltya jauregitik

Odol biltze

CCAS, herriko ekintza sozialen zentroa ari da uda huntako beroaldieri aurre egiteko, bakarrik bizi diren jende adineko, eri edo berote handiekin zailtasunak dituzten jendeen izenak biltzen, laguntza bat ekartzeko beharretan gertatzen badira. Zentroak ere antolatzen du odol biltze bat Uztaritzen uztailaren 9an asteazkenez. Odol biltze hori "Etablissement Français du Sang" erakundeak eginen du Uztaritzeko herriaren partaidetzarekin. Bilgune gelan iraganen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016