Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a
Iragan estropada
Ekainaren 28an iragan zen Donibane-Ziburuko estropadaren 33. edizioa. Nesketan San Juanek irabazi zuen, eta mutikoetan Santurtzik. Hala ere, Lapurdiko Arraun Taldea (LAT) seigarren ailegatu zen. Azpimarratzekoa da LAT-en zale anitz hurbildu zela, etxeko trainerua oihu, musika eta kolorezko kearekin animatzeko. Emozio handiko momentua izan zen zale eta arraunlarientzat. Gora Lapurdi!
Poliklinika lanjerean
Ekainaren...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a
Heriotze
Berriz ere bi heriotze ukan ditugu aste bat barne.
- Lehena, Xangalako Goyenetche Jean-Pierre. 92 urte zituen. Aspaldian xahar etxean zen. Gizon isila zen eta umila.
- Bigarrena, Urlabehereko Noëline Arreche. 78 urte zituen. Emazte umila, isila eta langilea. Bere bizian jasan ditu kolpe gogorrak bere familian.
Gure Jainkoak onar ditzala bi heriotzak bere erreinuan. Dolumin bizienak hunkituak izan diren...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a
Mediateka berria
Jada zonbait urte aipatzen hasia zen bezala, Uztaritzeko mediateka berriak eguna ikusiko du epe ertainean Lota jauregiaren bazterrean, eraikuntzako obrak hasi baitira hilabete huntan. Eraikuntzak 915m² eginen ditu eta bazterrean izanen duen biltzar gelak errezebitzen ahalko ditu 200 pertsona xutik edo 120 bat jarririk. Egitarauaren arabera lanek iraunen dute 18 hilabete, 2027ko urtarrileko bukatzeko gisan. Obren denboran Lapurdi plaza inguru hortan...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a
Puyo agentziaren aitzinean egin prentsaurrekoa
Iragan ostiralean ehun bat jende bildu zen Hazparnen prentsaurreko baten sustengatzeko. Huna han erran dena laburbildurik:
"Baionako prokuradoreak 7 kide auziperatu ditu: irailaren 30ean auziperatuak izanen dira. Oroit gaitezen: zazpi pertsona horiei, 2024ko urtarrilaren 20an Puyo agentzia okupatzea leporatzen zaie eta ADNa jendarmeeri ez emaitea. Okupazio hori Aiherran gertatuaren salatzeko zen: 2017an...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a
Aekabaret
Aek-ko euskara erakasle eta ikasle garaztar eta baigorriarrak Bixentainian bildu dira joan den ortzegunean, ikasturtearen bururapena ospatzeko. Kabaret gaua izanez, klase bakotxak bere emanaldia aurkeztu du, kantu, mimo, antzerki edo joko eta besta giroan, umorerik hoberenean joan da gaualdia. Baigorriko gelakoek (1. urtekoak) bereziki inkesta jokoa proposatu diete publikoko beste ikasleei: behar zuten asmatu argazkian diren...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a
Herriko bestak giro goxoan
Joan den aste hondarrean iragan ziren herriko bestak. Aro ona lagun, giro onean iragan direla egun guziz erran dezakegu, azpimarratuz haatik zikiro bestan usaian baino anitzez parte hartzaile gutiago izan dela (450 afaltiar). Ostiral arratseko Txarang'gauean, musika talde kalitatezkoek 200 lagun bildu zituzten Denen Etxeko gelan. Larunbat arratseko zikiro bestan jende gutiago izanagatik, izigarriko giro ona bazen,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016