Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a
Dantza ikusgarria
Ekainaren 28an (20:30), Ibawa kolektiboak "Gaua" dantza ikusgarria emanen du Tanka gelan. Dominique Bagouet koreografia lehiaketan publikoaren eta epaileen lehen saria eskuratu zuen.
Traineru estropada
Larunbat huntan, ekainaren 28an iragaitekoa da Donibane-Ziburuko estropadaren 33. edizioa, Donibane Lohizuneko badian. Lehenik ETE liga, hau da emazteen bigarren mailakoak lehiatuko dira (16:30), eta ondotik KAE1...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a
Herriko kontseiluan
Joan den ekainaren 6an bildu zen herriko kontseilua. Hamabost hautetsiek parte hartu zuten. Huna bilkuran hartu erabaki garrantzitsuenen berri:
- Aiherrako gainetako ibilaldi berriaren proposamena onartzea: ibilaldi hau herri erditik abiatuz ondoko gune hauetarik pasa liteke: Etxexuriko bidea, Manexeneko borda, Mentaxiloko bidea, Xapitalbordako bidea, Londaitzborda gunea, Altzieta gunea, Salaberribordako bidea, Bidartekobordatik eta...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a
Besten idekitzeko hitzaldia euskaraz
Lapurdi 1609 elkartearen ekimenez, ekainaren 26an, (18:00) mediatekan, Jon Abril Berako kazetari dokumentalista etorriko zaigu, iragan garaietako "neskatoak" emazte eta neskez mintzatzera. Izan ere "isildutako esku" horiek izigarriko bete-behar ekonomiko eta soziala bete zuten. Ondotik trukaketa publikoarekin, segitzen ahalko dena mahain inguruan. Sartzea urririk. Datorren astean bestetako programa...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a
Sortze
Beliatze Luiseneko Luixa Sainte Marie eta Julien Mochok heien lehen haurra ukan dute, Laida deitu duten neskatxa. Goresmenak buraso gazteeri!
Saltegi berria
Plazako ostatuko jabeek saltegi berria ideki dute karrikaren beste aldean: prentsa, papereria eta tabako magasina. Aurkituko dituzue ere liburuak, gutunak, artisauen lanak, oroitzapenak, goxokiak, ihizi eta arrantzako permisak, mendiko puskak... Joan gostuan! Marina edo...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a
Besta Berri-Otabak
Beste zonbait herri bezala, Heleta atxikia da ohidura xaharreri. Talendutsu agertzen da gure gazteria egun horietan, dantzak mendetik mendera atxikitzen dituzte, beren bortxu eta plazerekin, Besta Berriren izpiritua hori zen eta hori behar da biziarazi.
Kantu, otoitz eta dantza egiten da elizan, beste nihun ez bezala. Segur gira Jainko elizan otoiztuak eta gero proosionean eremanen dutena, plazeren erdian egin aldarerat ereinen dituela graziak...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a
Süne
Ekainaren 19an (21:00), Sünek kontzertua emanen du Tanka gelan. Sartzea urririk izanen da.
Herriko bestak
Ekainaren 19tik 23ra iraganen dira. Programan kontzertuak, bandak, txarangak, DJ saioak, kirol erronkak, haurrentzako tailerrak, tortilla lehiaketa, ostatuak... Familian, lagunartean, denentzat izanen da zer egin, eta adin guzientzat! Hitzordua beste idekitze ekitaldi ofizialean emana da, ekainaren 20an ostiralarekin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016