Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a

Euskal Liburu eta Disko Azoka

Ekainaren 7an larunbatez iragan zen, Baltsan eta Argiak antolaturik.

Euskarazko literatura eta sorkuntzaren adierazpide ezberdinen plaza bilakatu da Ziburuko azoka, bizi nahi duen, bizi den eta sortuz biziko den herriaren taupada: bertsoa, marrazkia, liburu aurkezpenak, haurrentzako ikusgarria, rol jokoak, umorezko saioa, kontzertuak...

Aurten, 43 argitaletxe bildu dira plazan, 110etik gora berritasun baziren erakusmahaietan eta 40 idazle, komiki egile edo musikari....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a

Sortze - Bertsularitza eta emaztearen tokia bertsularitzan

Sortze

Duela zonbait egun, Louis Texier eta Kattin Lucuren familia haur batez emendatu da, bigarren seme bat sortu zaie, Odei deitu dutena.Familia hau Ortzaizen bizi da. Goresmenak burasoeri eta ongi etorri Odei ttipiari.

Bertsularitza eta emaztearen tokia bertsularitzan

Ekainaren 20an, ortziralez, Urepele Amerikanoinean solasaldi eta bertsu saioa proposatua da. Gaia bertsularitza eta emaztearen tokia bertsularitzan izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a

Ekainaren 20an Muttur'Festa - Besta Berri

Ekainaren 20an Muttur'Festa

Aurten ere musika pesta kari gaualdia antolatzen du Mutturfinek bere egoitzetan. Jokoak haurrentzat, kontzertuak, jatekoa eta edatekoa izanen dira (18:30).

Besta Berri

Besta Berriko eguna igande huntan ekainaren 22an iraganen da. Goizean meza (10:30) hasiko da eta ondotik prozesioa. Bezperak 16:00tan izanen dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a

Marieneko baratzea

Joan den maiatzaren 17an ehunka jende hurbildu zen Marieneko funtsetan egin nahi den proiektuaren kontra. Egun horretan baratzea landatua izan zen, horren segidan artatze lanak egiteko ekainaren 21ean (10:00) deia zabaldua da: hesia ezarri, belar tzarrak kendu eta biperretan zurkaitzak ezarri. Etorriko direneri galdegina da eginahalaz tresnekin etortzea (mailua, aitzurra, jorraia...). Han berean janen da, bakoitzak piknika ekartzea eskatua da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a

Eskubaloia - Pilota

Eskubaloia

Ekainaren 7 eta 8an, departamenduko finalak ziren Irisarriko Airoski gelan. 17 final bi egunez, gaitzeko jendea ibili da, bakotxak bere taldea sustengatuz. 130 laguntzaile Donapaleu eta Irisarritik arizan dira gogotik denen ongi errezebitzeko. Giro ederra izan da, goxotasun eta laguntasun ederrean. Irisarritik bi talde baziren finalean, nesketan, Kanbo/Irisarriko hemezortzi urtez petiko bigarren taldea txapeldun atera da, Bordes-i irabaziz, 28-18....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a

Zuraiden zu ere dantzan

Ekainaren 20 eta 21ean, "Zuraiden zu ere dantzan" iraganen da. Ostiralean (20:00), Alaiki dantza taldearen ikusgarria izanen da, jateko eta edatekoa segurtatua izanen denean. Larunbatean, Sara, Igantzi eta Zuraideko haur dantza taldeen harrera izanen da (10:00), desfilea karriketan, eta plazan haurren dantza ikusgarria. Ongi etorri deneri!

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016