Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a

"Har-Eman" ikusgarria - "Aitzina Biga"

"Har-Eman" ikusgarria

Kiribil konpainiak, ahalmen urriko pertsonekin proiektu artistikoak eramaten ditu. Hortik abiaturik, "Har-Eman" deituriko ikusgarria muntatu dute, martxoak 23an Senperen eman zutena. Arrakasta handikoa izan zen, gela kasik bete zen (gutti gorabehera 300 bat jende), eta publikoa biziki hunkitua eta emozionatua gelditu zen. Egiazko giza esperientzia artistikoa izan zen denendako!

Senperen ikusi ez zutenendako, bi aukera izanen dira ikusgarri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a

Antzerkia - Dantza ikusgarria

Antzerkia

Tivoli konpainiak apirilaren 26an (20:30), Hodi Aldean gelan bere azken obra emanen du. Jaz etorri ziren "Couple ouvert à deux battants" obra ematera. Aurten beste ikusgarri bat emanen dute, sorpresa izanen dena. Lekua atxikitzen ahal da 06-63-77-43-82 numerora sms bat igorriz.

Dantza ikusgarria

Maiatzaren 3an, Urtsuko Xoriak dantza taldearen 45 urteen kari, dantza ikusgarria proposatua da. Urtsuko Xoriak taldeko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a

Laguntzak kirolariendako - Saltegi berriak - Haritz Barnen - Mus txapelketa

Laguntzak kirolariendako

Kontseiluko azken bilkuran deliberatu zen goi mailako kirolarientzat laguntza baten emaitea. Huna zer baldintza bete behar den:

- Hazparnen bizi

- Kirola amatur mailan egin

- Bakarkako kirola egin

- Eskualde, nazional edo nazioarteko zoingehiagotan parte hartu eta federakuntzak bide gastuak ez pagatu

Urtean 500€ emanen dira. Hortarako kontratu berezia izenpetuko da.

Kontseilari guziak alde agertu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a

Kantaldia

Apirilaren 26an (20:00), La Bande a Cotas, Otxalde eta Los Piquillos taldeek kontzertua eskainiko dute Sanokin. Taloak eta ostatua segurtatuak izanen dira bertan. Sartzeak 10 euro kostako du. Ongi etorri deneri!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a

Lakako lasterkaldia

Pazko egun huntan iragan da Lakako lasterkaldia, 23 kilometro eta 1.300 metroko desnibelarekin. 500 lasterkarik emana zuten beren izena bainan 435 dira bakarrik abiatu Baigura gainean gaindi ibiltzeko. Joan den urteko irabazdun bera izan da Damien San Martin, hunek lasterkaldi guzia aitzinean eremanik. Bigarren heldu da Benoit Semerena (+ 1'45") eta hirugarren Pantxo Saint-Martin (+ 3'40"). Emazteetan Marie-Laure Dumergues nagusitu da, Maud Combarrieu eta Mirentxu Le Bourbasquet-en...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a

Gaualdi arrakastatsua - Oinezko ibilaldia - Ondoko hitzorduak

Gaualdi arrakastatsua

Joan den ibiakoitzean bazen mugimendu plaza inguruan. Alabainan besta komiteko gazteek antolatu "Freedom for Aiherra" kontzertuen 12. edizioa zen, eta aurten ere gazteria ederra bildu da herriko plazako karpa handiaren azpian. Azken urteeri konparatuz, aurten hainbat talde ezezagun ekarraraztea deliberatua zuten, hauei ere egun batez ezagutuak izaiteko xantza emanez.

Manera guzien arabera, taula gainera agertu diren taldeak kalitatezkoak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016