Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Mus
Euskal Herriko mus txapelketa iragan da Araba probintzian, Gasteiz ondoan, Zigoitian. 126 pare sailkatuak izan dira 16. final nazionalarendako. Horietan baginituen lasarrak. Batzu kanpoan eta besteak abantxu txapeldun. Agur eta goresmenak zueri, ez baita gaizki horraino heltzea!
Xuxentze
Segur ohartu zireztela huts ttipi bat lerratu dela Jeanine Etchemendyren heriotzaren berrietan, François Régis ginuen apeza, meza emaile....
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Aspaldiko urte hauetan ohidura den bezala, Pazko asteburuan Bolant Eguna ospatzen da. Aurten larunbatarekin (19:30), kalejira herriko karriketan eta ondotik plazan dantzak iraganen dira. Jatekoa eta edatekoa segurtatua izanen da. Igandeko egitaraua benta auzoetan kalejirarekin hasiko da (10:00), dantza ikusgarria plazan (17:00), eguna kontzertuekin bukatuko da. Eguna bururatzeko afaltzeko manera izanen da.
...Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Kontseiluaren bilkura
Iragan kontseiluko bilkuran aipatu ziren ere 2025ean emanen diren diru laguntzak. Elkarteeri eman laguntzak ez dira emendatuko salbu usaiaz kanpoko zerbait apailatuko duten batzueri: Ascèse koroa, Hazparneko danborrada, Urtsu Mendiko gazteria eta "La Pyrénéenne" kurtsaren antolatzeko.
Aldiz ezinbesteko laguntza batzu badira, hala nola ikastetxeeri eskolatu haur bakotxarentzat eman beharrak. Horiek emendatuko dira, 2018az geroztik ez...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Aldaka gaztetxea bere mudantza egiten ari da, egongia galdurik ere ez direla lo frogatuko daukute
berriz ere.
Apirilaren 26an, Gabadiko gelan kontzertua antolatzen dute eta paradaz baliatuko dira beren nomada identitate berria markatzeko. "Aldakarabana" bataio izena estreinatzera gomitatzen gaituzte.
10€tan Karma, Ramoneurs de menhir eta DJ infernu taldeen kontzertuez gozatzeko parada emana da.
Alda ohidurak eta lotu karabanari!
...Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Frantziako mus lehiaketaren finala
Herrietako eta kantonamenduko lehiaketak iragan ondoan, Amikuzetik zazpi ekipa joanen dira Hiribururat apirilaren 21ean, Pazko astelehenez jokatuko den Frantziako mus txapelketaren finalerat. Hauek dira:
Amorotze: Mattin Eyherabide À¢'€'" Louis Lamarque
Arboti 1: Frantxua Comets À¢'€'" Mathieu Larrouy
Arboti 2: Elodie Irigoin À¢'€'" DidierTarascon
Behaskane: Jean-Pierre Etchegoinberry À¢'€'"...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Nun habila Perkain?
Senpereko Kultur eta Ondare batzordeak antolaturik, "Nun Habila Perkain?" bideo dokumentala ikusten ahalko da Larreko salan, apirilaren 23an (19:00). Mikel Erramouspe errealizatzailea entseatzen da Perkain pilotari mitikoa hobeki ezagutzen. Frantses iraultzako denbora nahasi hortan bilatuz zer pasatu den xuxen Urepele, Aldude eta Banka herrietan. Mendiz mendi ibiliko da bainan inkestak eramanen du ere Auritz Berri, Itsasu eta Tolosa alderat....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016